[Librezale] Fwd: [Mozilla] Estilo gida
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 25, 22:51:24, CEST 2007
On 7/25/07, Ibon Igartua <i.igartua a bildua euskalnet.net> wrote:
>
> aupa !
>
> Oporretatik bueltan mezu mordoa irakurtzea tokatu zait!!
Aspaldiko! Pozten nauk berriro hemen ikusteaz. Ondo oporrak? :D
> Julen(e)k dio:
> >
> > Nik uste dut UEUko ikastaroan eskaini zaigun laguntza baliatu beharko
> > genukeela. Gainera, oker ez banabil UZEI eta Elhuyarrekoek esan zuten
> > bazituztela elkarrekin adostutako terminologia edo estilo-arauak.
> > Hortaz, haiengana jota laguntza lor dezakegu eta gainera guk gure
> > kabuz egin dezakeguna baino emaitza txukunagoa lortuko genuke.
> > Lan honek dudarik gabe merezi du eta akaso Firefox 3rako aplika
> > liteke. Zer diozue?
>
> Ideia ona iruditu zait, baina nola bideratu dezakegu? ... gure
> zalantzak normalean terminologia aldetik izaten dira ... wikian
> dagoeneko hainbat eta hainbat zalantza daude:
>
> http://wiki.librezale.org/index.php/Itzulpen_zalantzak
>
> Nola koordinatu gaitezke haiekin modu eroso batean?
Asierrek aipatu bezala ItzuL zerrenda terminologia zalantzen aurrean
irtenbide paregabea da.
Bestalde, ikastaroan izan zen UZEIko kide baten gonbidapena jaso dut
beraiek erabiltzen dituzten tresnak erakusteko aitzakiarekin. Okasio
hau terminologia/estilo kontuetaz hitz egiteko aprobetxatzeko asmoa
dut, beraz ea zerbait zehazteko moduan garen.
> eta gaia aldatuz ... asanblada/bilera ta kamiseten kontua pendiente
> daukagu ... zelan ikusten duzue? ... ni oraindik aurrera euskal herritik
> gertu ibiliko naiz!
Teorian asteburu honetan jarri genuen hitzordua baina ikusita
azkenaldian dagoen mugimendu eskasia, teoria praktikatik nahiko urrun
dagoela uste dut xD
Abuztu erdialdean zer moduz? Aste nagusia(k) tarteko jendeak oporrak
ditu akaso; edo parrandarako gogoa handia da beharbada... batek daki,
zuek esan!
> agurrak,
>
> ibon
Gero arte,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago