[Librezale] Fwd: [Mozilla] Estilo gida
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Uzt 25, 22:05:31, CEST 2007
Ibon Igartua(e)k dio:
> aupa !
>
> Oporretatik bueltan mezu mordoa irakurtzea tokatu zait!!
>
> Julen(e)k dio:
>
>> Nik uste dut UEUko ikastaroan eskaini zaigun laguntza baliatu beharko
>> genukeela. Gainera, oker ez banabil UZEI eta Elhuyarrekoek esan zuten
>> bazituztela elkarrekin adostutako terminologia edo estilo-arauak.
>> Hortaz, haiengana jota laguntza lor dezakegu eta gainera guk gure
>> kabuz egin dezakeguna baino emaitza txukunagoa lortuko genuke.
>> Lan honek dudarik gabe merezi du eta akaso Firefox 3rako aplika
>> liteke. Zer diozue?
>>
>
> Ideia ona iruditu zait, baina nola bideratu dezakegu? ... gure
> zalantzak normalean terminologia aldetik izaten dira ... wikian
> dagoeneko hainbat eta hainbat zalantza daude:
>
> http://wiki.librezale.org/index.php/Itzulpen_zalantzak
>
> Nola koordinatu gaitezke haiekin modu eroso batean?
>
>
Terminologia itzultzaile profesionalei kontsultatzeko biderik
egokienetako bat ItzuL zerrenda da:
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago