[Librezale] Fwd: [Mozilla] Estilo gida

Ibon Igartua i.igartua a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 25, 01:12:56, CEST 2007


  aupa !

   Oporretatik bueltan mezu mordoa irakurtzea tokatu zait!!

Julen(e)k dio:
> 
> Nik uste dut UEUko ikastaroan eskaini zaigun laguntza baliatu beharko
> genukeela. Gainera, oker ez banabil UZEI eta Elhuyarrekoek esan zuten
> bazituztela elkarrekin adostutako terminologia edo estilo-arauak.
> Hortaz, haiengana jota laguntza lor dezakegu eta gainera guk gure
> kabuz egin dezakeguna baino emaitza txukunagoa lortuko genuke.
> Lan honek dudarik gabe merezi du eta akaso Firefox 3rako aplika
> liteke. Zer diozue?

   Ideia ona iruditu zait, baina nola bideratu dezakegu? ... gure 
zalantzak normalean terminologia aldetik izaten dira ... wikian 
dagoeneko hainbat eta hainbat zalantza daude:

  http://wiki.librezale.org/index.php/Itzulpen_zalantzak

  Nola koordinatu gaitezke haiekin modu eroso batean?



  eta gaia aldatuz ... asanblada/bilera ta kamiseten kontua pendiente 
daukagu ... zelan ikusten duzue? ... ni oraindik aurrera euskal herritik 
gertu ibiliko naiz!

agurrak,

			ibon



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago