[Librezale] Fwd: [Mozilla] Estilo gida

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 18, 18:06:53, CEST 2007


Uste dut mezua hobe doala posta-zerrenda nagusian; bertara bideratzen dut.

Softcatalà Librezalerekin alderatzea gehitxo litzateke, lehenengoa
kasik instituzio zentralizatu bat baita lokalizazio katalanen arloan
(hala komentatu zen mahai inguruan).

Zerbait egiteko asmoa aspalditik dago eta hor daukagu sarrera bat
wikian[1] eta posta-zerrenda bat[2]. Ezer egin bada ordea, asmoa
azaltzea eta zirriborroren bat besterik ez da izan.

Nik uste dut UEUko ikastaroan eskaini zaigun laguntza baliatu beharko
genukeela. Gainera, oker ez banabil UZEI eta Elhuyarrekoek esan zuten
bazituztela elkarrekin adostutako terminologia edo estilo-arauak.
Hortaz, haiengana jota laguntza lor dezakegu eta gainera guk gure
kabuz egin dezakeguna baino emaitza txukunagoa lortuko genuke.
Lan honek dudarik gabe merezi du eta akaso Firefox 3rako aplika
liteke. Zer diozue?

Besterik ez ba. Zuri Borja, eskerrik asko ekarpen positibo honengatik,

Julen.

[1] http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua
[2] http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/estilo_liburua

---------- Forwarded message ----------
From: Borja Tornero <etxekalte a bildua gmail.com>
Date: Jul 18, 2007 3:50 PM
Subject: [Mozilla] Estilo gida
To: mozilla a bildua librezale.org



Aupa danori!

Beharbada hau ez da lekurik aproposena hauxe komentatzeko eta arlo
orokorrago batean proposatu/aurkeztu beharko litzateke baina tira.
Softcatala-k (http://www.softcatala.org/) estilo gida bat atera du
itzulpenak
egiterakoan jende guztiak argibide zehatz eta komun batzuei segi diezaien.
Hementxe uzten dizuet esteka:
http://www.softcatala.org/projectes/eines/guiaestil/guiaestil.htm

Uste dut interesgarria litzatekeela euren gida aztertzea eta pentsatzea ea
librezalen ere merezi ote duen antzeko zerbait egiteak.

Agur bero bat!


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago