[Librezale] UEUko ikastaroa: balorazioa eta ondorioak
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
As, Uzt 17, 23:01:15, CEST 2007
Txopi(e)k dio:
> Itzultzaile profesionalek faltan botatzen dituzten funtzionalitateen gai
> hori ere oso interesgarria da. Horren inguruko zehetasun gehiagorik eman
> dezakezu(e)?
>
Itzultzaile profesional gehienek orain OLI aplikazioak (Ordenagailuz
Lagundutako Itzulpena) erabiltzen dituzte itzulpenak egiteko.
Ospetsuenak Wordfast eta Trados dira, baina biek egiten dute lan MS
Office formatuen gainean: izatez, Word-en edo PowerPoint-en gainean
instalatzen dira.
Software librearen munduan, ordea, azken aldian gehien erabiltzen ari
den OLI aplikazioa OmegaT da:
http://en.wikipedia.org/wiki/OmegaT
http://sourceforge.net/projects/omegat/
Adibidez, OpenOffice edo NetBeans-en lokalizazioak kudeatzeko erabiltzen
da. Ikusi hemen:
http://wiki.services.openoffice.org/wiki/Nl.openoffice.org
Azken hilabeteetan aplikazio hau lokalizatzen aritu naiz, eta orain
OmegaT euskaraz ere erabil daiteke. Aplikazioaren menuez gain, laguntza
eskuliburua ere itzuli dut, nola funtzionatzen duen ikusi nahi baduzue,
hemen daukazue:
http://www.eskimo.com/~helary/OmegaT/eu/index.html
On egin.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago