[Librezale] UEUko ikastaroa: balorazioa eta ondorioak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Uzt 16, 18:09:16, CEST 2007


Julen wrote:
> Kaixo jendia!!
> 
> Bueno, jakingo duzuen bezala aste honetan Mikel eta biok UEUk Eibarren
> duen egoitzan ikastarotxo bat eman dugu Librezale taldea ordezkatuz.
> Hilaren 9, 10 eta 11ean izan dira eskolak eta bertan landutakoa
> aipatzeaz gain atera ditugun ondorio nagusiak aipatu nahi genituzke
> balorazio moduan. Niri zerbait ahazten bazait edo ezer oker esanez
> gero... Mikel, zuzendu zak!

Benetan *interesgarria* mezu horretan kontatzen dituzun gauza asko eta 
asko. Gure lana eta baita helburuak eta lan jarduerak hobetzeko 
baliagarriak izan daitezkeela deritzot!

Emandako ikastaroari buruz, niri ere primeran etorriko litzaizkidake 
azaldu dituzuenak jakitea, alperkeriagarik edo ez bait ditut itzulpen 
memoriak eta KBabel erabiltzen. POedit edo zuzenean PO fitxategia testu 
editore batekin aldatu eta gettexteko tresnak erabiltzen ditut.

Itzultzaile profesionalek faltan botatzen dituzten funtzionalitateen gai 
hori ere oso interesgarria da. Horren inguruko zehetasun gehiagorik eman 
dezakezu(e)?

Aurtengo hackmeetinga Gernikan ospatzen bada (urrian), itzulmeeting 
txikitxo bat egiteko aukera izango genuke tailerren bat barne? 
Elkarrengandik ikasteaz gain itzultzaile gehiago (informatikari 
profilekoak) gerturatzeko aukera bikaina izan daiteke...

Eskerrik asko egin duzuen lanagatik. Bikain!

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago