[Librezale] UEUko ikastaroa: balorazioa eta ondorioak

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 18, 00:18:18, CEST 2007


On 7/17/07, Asier Sarasua <asarasua a bildua telefonica.net> wrote:
> Txopi(e)k dio:
> > Itzultzaile profesionalek faltan botatzen dituzten funtzionalitateen gai
> > hori ere oso interesgarria da. Horren inguruko zehetasun gehiagorik eman
> > dezakezu(e)?
> >
> Itzultzaile profesional gehienek orain OLI aplikazioak (Ordenagailuz
> Lagundutako Itzulpena) erabiltzen dituzte itzulpenak egiteko.
> Ospetsuenak Wordfast eta Trados dira, baina biek egiten dute lan MS
> Office formatuen gainean: izatez, Word-en edo PowerPoint-en gainean
> instalatzen dira.

Guri esan zigutenaren arabera Word-ekin batera lan egiten dute
aplikazio horiek baina ez soilik Office formatuen gainean. Are
gehiago: PO fitxategiak Worden bertan itzuli izan dituztela esan
ziguten, Tradosek (edo Wordfastek, ez dakit nork oraintxe) PO formatua
onartzen baitu.

> Software librearen munduan, ordea, azken aldian gehien erabiltzen ari
> den OLI aplikazioa OmegaT da:
> http://en.wikipedia.org/wiki/OmegaT
> http://sourceforge.net/projects/omegat/

Ikastaroaren egun batean zure (Asier) mezu bat jaso nuen eta bertan
OmegaT-ri buruz hitz egiten zenidanez gehiago jakiteko asmoz begira
aritu nintzen. Probatzera ez nintzen iritsi baina itxura batean hauek
(itzultzaile profesionalek) erabiltzen dituztenen antzeko zerbait izan
zitekeela okurritu zitzaidan.
Hala ere, itzultzaileekin hizketan komentatu nien bazela tresna libre
bat eta ea ezagutzen zuten baina ez zekiten ezer. Batek entzuna zuela
komentatu zidan baina uste zuela beraiek erabiltzen dituzten
tresnekiko ezberdina zela.

> Adibidez, OpenOffice edo NetBeans-en lokalizazioak kudeatzeko erabiltzen
> da. Ikusi hemen:
> http://wiki.services.openoffice.org/wiki/Nl.openoffice.org

Orrialde horretan ikus dezakedanaren arabera, formatuen bihurketa
egiten da translate toolkita erabiliz, guk mozilla proiektuekin egin
izan dugun bezala. Horrela PO fitxategi bat lortzen da eta KBabel edo
POedit bezalako aplikazioak erabili ordez (PO formatura bideratutakoak
gehienbat) OmegaT erabiltzen da itzulpena burutzeko (ustez tresna
jabedunen parekoa litzatekeena).

> Azken hilabeteetan aplikazio hau lokalizatzen aritu naiz, eta orain
> OmegaT euskaraz ere erabil daiteke. Aplikazioaren menuez gain, laguntza
> eskuliburua ere itzuli dut, nola funtzionatzen duen ikusi nahi baduzue,
> hemen daukazue:
> http://www.eskimo.com/~helary/OmegaT/eu/index.html

Aparteko lana Asier! Ea orain itzultzaile profesionalei honen berri
ematen zaien, alternatiba librea proba dezaten gutxienez.

> On egin.
>
> Asier.

Gero arte,

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago