[Librezale] Er: Esan EZ Microsoft Office-ren formatua ISO estandar izateari

pi pi a bildua beobide.net
As, Uzt 10, 11:28:07, CEST 2007


----- Forwarded message from dooteo <dooteo a bildua zundan.com> -----

> Date: Tue, 10 Jul 2007 10:44:10 +0200
> From: dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
> Subject: Esan EZ Microsoft Office-ren formatua ISO estandar izateari
> To: pi <pi a bildua beobide.net>, chessy a bildua diariolinux.com
> 
> Egunon Pi eta Chessy,
> 
> OpenOffice.org proiektutik eskaera bat bidaltzen dugu software libreko
> erabiltzaile guztiei.
> 
> Dakizuenez OpenOffice.org-en ODF formatuak (Open Document Format) duela
> hilabete batzuk lortu zuen ISO estandarra izatea.
> 
> Gaur egun Microsoft-en beste azpijokoa agertu da. Microsoft-en OOXML
> formatua ISO estandarra izateko proposamena aurkeztu du Microsoft-ek.
> Formatu honek ez ditu XML-ren baldintza guztiak betetzen, gainera
> garatzaile batek OOXML onartzeko garatzen duen softwarea egiteagatik
> Microsoft-i patenteen eta lizentziak ordaindu behar izateko arriskua du.
> 
> Gainera, OOXML formatua  ez dago frogatuta eta espezifikazioak akats
> dexente ditu. OpenOffice.org-en ODF formatua aldiz estandarra izan
> aurretik eguneroko lanetan frogatu ahal izan da.
> 
> Hau, eta beste ezaugarri batzuk direla eta, OOXML formatu estandarra EZ
> izateko gune honetan zuen sinadura eskatzen da:
> 
> http://www.noooxml.org/petition
> 
> Euskarazko itzulpena goizean bidali dietenez, oraindik ez dago web
> gunean erabilgarri.
> 
> Bestalde, eskertuko nizuekete honen berri foro, web gune edota ezagutzen
> duzuten erabiltzaileei korreo elektronikoz jakinaraziko bazeniete.
> 
> Besterik gabe, mila esker software librea bultzatzen eta zabaltzen
> laguntzeagatik,
> 
> Dooteo
> 

----- End forwarded message -----

-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070710/71d80641/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago