[Librezale] UEU - Mahai ingurua

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
As, Uzt 3, 12:48:04, CEST 2007


Aupa!

Beno, jakinaren gainean zaudete denok hilaren 9tik 11 bitartean Julen 
eta biok UEUn kursotxo bat emango dugula.

Azken egunean, goizeko 9tan mahai inguru bat egongo da lokalizazioari 
buruz. Gu bertan egongo garen arren, deialdia ireki nahi genuke edonor 
animatze bada bertan parte hartu dezan gure ordez... beraz, badakizue, 
batenbat animatzen bada, esan dezala *bizkor*.

Proposatutakoa honakoa da:

"Norberak 20 minututan norberaren/erakundearen esperientzia kontatzea:
Gai nagusiak hauek lirateke:
* burututako lokalizazio-proiektuak, eta bidean daudenak
* proiektuetan izandako lankideak
* eragozpenak: alde linguistikoa, teknikoa eta ekonomikoa
* terminologiaren aldetik erabilitako tresnak/bideak
* erabilitako programa informatikoak
* etorkizunerako proposamenak

Ondoren galderak/erantzunetara pasako ginateke."

Ba hoixe.

Ondo izan,

MiKeL



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago