[Librezale] Mediawiki babestu
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
As, Uzt 3, 12:39:19, CEST 2007
pi(e)k dio:
> wiki-a beti eta sarriago zaboorez betetzen ari da, ba al dago fororako akismet ipini zen bezala (por zierto oso ondo
> doala esan behar) wiki-a babesteko modurik ?
>
MediaWikiren azken bertsioetan erabiltzaile anonimoek lehenengo
aurreikuspena egin eta ondoren editatzea beharrezkoa izateko konfiguratu
daiteke. Hau da, erabiltzaile anonimoek bi pauso hauek burutu behar
izateak roboten bidezko spam-a saihesten du. Hainbat Wikipediatan
konfigurazio hau ipini dute (euskarazkoan momentuz ez behintzat), eta ez
dakit zer moduzko emaitzak dituzten, baina aukera ona izan daiteke.
Beste aukera bat Captcha erabiltzea da. Izen ematerakoan bandalismoa
saihesteko Captcha erabiltzen du MediaWikik, suposatzen dut artikuluak
aldatzerako ere aktibatu daitekeela.
Spam-a robotek egindakoa bada, lehen aukerarekin nahikoa izan daiteke,
baina eskuz egindakoa bada Captcharena hobe...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago