[Librezale] Kamixetarentzako irudi proposamena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Urt 20, 12:29:20, CET 2007


Badirudi "gizarte" hitza utziko dugula orduan.

Badirudi jende gehienak "gizarte askea" nahiago duela "gizarte librea" 
baino.

teketenek aipatutako software libreak gizarte askea inplikatzen ote 
duenaren kontu horren inguruan, esaldiari konponketa bat egin 
diezaiokegula iruditzen zait. Esaldiari buelta eman eta software libreak 
gizarte askea ekarriko duela esan beharrean, gizarte aske batek software 
librea erabili behar duela esan dezakegu: "gizarte askeak, software 
librea". Zer iruditzen?

http://sindominio.net/~txopi/librezale/franki2-300.png

Ikusiko duzuenez, esaldia aldatzeaz gain, berdea argitu egin dut eta 
frankiren islada jarraitzen duen marraren hasera loditu egin dut, eskuz 
marraztu den marra luze baten efektua indartzeko (nire ustez, aurreko 
irudian lortu nahi nuen efektu hori ez zen nahiko ikusten).

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago