[Librezale] Kamixetarentzako irudi proposamena
Joseba
joseba a bildua euskalerria.org
Ost, Urt 17, 19:49:00, CET 2007
Kaixo,
Ni ez naiz filologoa, baina honakoa kontatu zidaten:
Gizaki hitzak bere barnean IZAN aditza darama eta ez gizon:
gu + izan + atzizkia(ki/di)
badirenak = izan + ki = izaki
badirenen multzoa = izan + di = izadi
bagarenak = gu + izan + ki = gizaki
bagarenon multzoa = gu + izan + di = gizadi
bagarenon taldea = gu * izan * arte = gizarte (lagunarte hitzaren
moduan)
Hau horrela bada, jarrai dezagun gizarte hitza erabiltzen, eta gizon
hitzarekin zerikusirik ez daukala adierazi jendartean... Hemen bai,
hemen ondo erabilita dago jendarte hitza.
Filologoen iritzia falta da...
Ondo segi,
Joseba.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago