[Librezale] Kamixetarentzako irudi proposamena

teketen teketen a bildua gmail.com
Iga, Urt 21, 03:42:42, CET 2007


Txopi, benetan ulertu duzu esan nahi duena, zurekin erabat nator. Primeran
beraz.

Jendarte/Gizarte esanana nuen ez nuela eztabaida gehiegirik nahi baizik eta
behintzat agertu eta nire postura azaltzea. Beraz gehiengoarekin ados.

On 1/20/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>
> Badirudi "gizarte" hitza utziko dugula orduan.
>
> Badirudi jende gehienak "gizarte askea" nahiago duela "gizarte librea"
> baino.
>
> teketenek aipatutako software libreak gizarte askea inplikatzen ote
> duenaren kontu horren inguruan, esaldiari konponketa bat egin
> diezaiokegula iruditzen zait. Esaldiari buelta eman eta software libreak
> gizarte askea ekarriko duela esan beharrean, gizarte aske batek software
> librea erabili behar duela esan dezakegu: "gizarte askeak, software
> librea". Zer iruditzen?
>
> http://sindominio.net/~txopi/librezale/franki2-300.png
>
> Ikusiko duzuenez, esaldia aldatzeaz gain, berdea argitu egin dut eta
> frankiren islada jarraitzen duen marraren hasera loditu egin dut, eskuz
> marraztu den marra luze baten efektua indartzeko (nire ustez, aurreko
> irudian lortu nahi nuen efektu hori ez zen nahiko ikusten).
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070121/008bc12d/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago