[Librezale] Xuxen, the final strike!

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Al, Urt 8, 10:35:31, CET 2007


Kaixo egunon!

Beno, erregeek ikatza beharrean, berri onak ekarri dizkigutela!!!

Iņaki Idiazabalbeitia-rekin (to!) hizketan egon naiz, Elekako 
kudeatzailearekin. Hasieran pixkat "haserre" agertu da jendeak Ixa 
taldearengana eta jo duelako eta komentatu diren 'ultimatum'-ak eta 
direla medio (*sigh*). Nik argi utzi diot behintzat nik beraiei 
idatzitako 2 korreoen ostean erantzunik ez jasotzean hasi nintzela 
pixkat sinadura bilketarena eta proposatzen... ustet ulertu duela/didala.

Eta beno, histori luze bat motz egiten, Otsailaren 16an (edo 17 edo 
18... baina berak data horren ondoren esan dit) Xuxen GPLpean askatzeko 
arazorik ez dagoela adierazi dit. Data hau jaurlaritzak dituen lehiaketa 
batzuen inguruko epeen ondorio da.

Beraz, sinaduren eta mobida atzera botatzen dugu definitiboki, eta beste 
hostilidaderik bazegoen ere? ;)

Ale, hamaiketako ederra bota ahal duenak ;)

Ondo izan!

MiKeL



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago