[Librezale] Terminologia
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Ots 27, 18:10:29, CET 2007
On 2/27/07, Mikel Goņi <mikel.goni a bildua googlemail.com> wrote:
> Aupa Pi! (eta besteak)
Iepa !
> Nik begiratu bat egin diot eta hainbat gauza aurkitu ditut:
>
> Wiki terminologian:
>
> >>#. "Librezale Terminologia
> >>http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua"
> >>msgid "Website"
> >>msgstr "Webgune"
>
> Nik uste dut bi hitz (bai ingelesez eta baita euskaraz ere) direla, beraz web
> gune. Euskaltermek halaxe esaten du ere.
Honekin ez nator bat. Egia da Euskaltermen bereizita ageri dela terminoa.
Aitzitik, Euskaltzaindiaren 25.arauak dioen bezala:
"Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: (...)
3. Loturik idatziko dira: (...)
— bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde
duten izen elkarteak"
Berriaren estilo-liburuan bestalde "webgune" hobesten da, lotuta.
> Bestalde zuk proposatutakoetan, ortotipografia akats bat: player=
> errproduktorea jarri beharrean errepoduktorea.
Ez da bazterrak nahasteagatik eta buruz ari naiz, baina Gnomen
adibidez ez al da erreproduzigailu hitza erabiltzen?
> Eta vulnerality hitzerako hurrakortasuna proposatzen da. Kasu honetan eta
> urratu (legea edo eskubideak urratu esapidean bezala) hitzetik eratorria
> baldin bada h-rik gabe idatzi behar da
Urratu h-rik gabe da bai!
Ondo segi,
Julen.
[1] http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0025.htm
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago