[Librezale] Terminologia
pi
pi a bildua beobide.net
As, Ots 27, 19:03:08, CET 2007
Julen-(e)k esan zuen:
> On 2/27/07, Mikel Goņi <mikel.goni a bildua googlemail.com> wrote:
> > Aupa Pi! (eta besteak)
>
> Iepa !
>
> > Nik begiratu bat egin diot eta hainbat gauza aurkitu ditut:
> >
> > Wiki terminologian:
> >
> > >>#. "Librezale Terminologia
> > >>http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua"
> > >>msgid "Website"
> > >>msgstr "Webgune"
> >
> > Nik uste dut bi hitz (bai ingelesez eta baita euskaraz ere) direla, beraz web
> > gune. Euskaltermek halaxe esaten du ere.
>
> Honekin ez nator bat. Egia da Euskaltermen bereizita ageri dela terminoa.
>
> Aitzitik, Euskaltzaindiaren 25.arauak dioen bezala:
> "Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: (...)
> 3. Loturik idatziko dira: (...)
> ??? bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde
> duten izen elkarteak"
>
> Berriaren estilo-liburuan bestalde "webgune" hobesten da, lotuta.
>
Nik webgune nahiago. Eritzi batenbat gehiago ?
> > Bestalde zuk proposatutakoetan, ortotipografia akats bat: player=
> > errproduktorea jarri beharrean errepoduktorea.
>
> Ez da bazterrak nahasteagatik eta buruz ari naiz, baina Gnomen
> adibidez ez al da erreproduzigailu hitza erabiltzen?
>
Pertsonalki erreproduktore nahiago,
> > Eta vulnerality hitzerako hurrakortasuna proposatzen da. Kasu honetan eta
> > urratu (legea edo eskubideak urratu esapidean bezala) hitzetik eratorria
> > baldin bada h-rik gabe idatzi behar da
>
> Urratu h-rik gabe da bai!
>
Hori nire akatsa nano eta aspell bateratzen ez jakiteagatik.
--
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070227/f3ea0020/attachment-0001.pgp>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago