[Librezale] xfce euskaraz ... arazotxo bat

pi pi a bildua beobide.net
Lar, Ots 3, 12:27:51, CET 2007


Erantzuna zerrendara bidaltzen diat beste inori lagungarri egingo balitzaio ere, eta bide batez google-k indexatzeko (zerrendako google-k indexatzen zituen ezta?)
> 
>   aupa !
> 
>   Orain dela gutxi ordenagailu berri batean Debian testing instalatu
> berri dut, xfce-rekin (euskaraz). Dena primeran gauzatxo bat izan ezik.
> XFCE menuan (euskaratuta), ez dira aplikazioak agertzen !!
> 
>   Hau konpontzeko, menuaren propietateak aldatu, "Menu fitxategi
> pertsonalizatua erabili" eta han beste hau aukeratu behar izan dut:
> 
> 	 /etc/xdg/xfce4/desktop/menu.xml
> 
>   Ez dago euskaraz, baina gutxienez aplikazioak agertzen dira (hauek bai
> euskaraz)
> 
>   Mahai gainean, eskubiko botoiarekin ateratzen den menuan ere, ez dira
> aplikazioak agertzen.
> 
>   zein izan daiteke arazoa?
> 
> 

Aurkitu diat arazoa, dirudienez egiten nituen instalazio probetan ez nuen behar aina garbitzen sistema eta menua ez nuen probatzen !!!

Hurrengo bertsioetarako konpondu diat eta 4.4-ean aldatzeko baimena eskatu diat (baina ez dut argi paketeak berregingo dituztenik).

Arazoa menu.xml.eu fitxategian zegoen sistema menura deia egiten dion "lotura" euskaraturik bait zegoen eta ez da hala egon behar, eskuz aldatu nahi ezkero hau aldatu:

pi a bildua zerb:~/euskaraketak/xfce4/berria/xfdesktop/branches/xfce_4_4$ diff menu.xml.eu ../../trunk/menu.xml.eu
80c80
<       <include type="sistema" style="simple" unique="true"/>
---
>       <include type="system" style="simple" unique="true"/>








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago