[Librezale] [Fwd: Udal kudeaketarako soft librea]

Asier Sarasua asarasua a bildua telefonica.net
As, Abu 14, 10:47:28, CEST 2007


Ez dakit zehazki zer nolako lana egiten den udaletxe baten kudeaketan, 
lagungarria litzateke jakitea orain arte zein aplikazio erabili duten.

ERP motako aplikazioa nahi badute, ondoko hauek aurkitu ditut Interneten:

- OpenBravo:
http://www.openbravo.com/es/
http://es.wikipedia.org/wiki/Openbravo
OpenBravo enpresak sortutako aplikazioa. Garai berriak, orain enpresek 
lizentzia librepean askatzen dituzte beren garapenak, gero zerbitzuak 
eta euskarria kobratzeko.

-OpenXpertya:
http://www.openxpertya.org
Hau ere enpresa mundutik dator, baina ez darama enpresa bakar batek, 
enpresa multzo batek baizik. Asturiasko erkidegoaren laguntza du.

- Adempiere:
http://www.adempiere.com
Komunitateak mantendutako aplikazioa. Hemen ez dago enpresarik atzetik, 
honek bere abantailak eta eragozpenak ditu.

Hizkuntzari dagokionez, ez dut uste euskaraz bat bera ere dagoenik, 
baina interesgarria izanez gero, seguru euskaratu litezkeela.

Asier.

Ibon Igartua(e)k dio:
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> Gaia:
> Udal kudeaketarako soft librea
> Nork:
> Ayuntamiento de Basaburua <basaburua a bildua sip2000.es>
> Data:
> Wed, 08 Aug 2007 13:02:04 +0200
> Nori:
> web.arduraduna a bildua librezale.org
>
> Nori:
> web.arduraduna a bildua librezale.org
>
>
> Kaixo, egun on:
> Basaburuko Udalean informatikako azpiegitura berritzea goaz eta 
> software librea eta euskeraz dagoenaren atzetik gabilz.
> Ez dugu aurkitzen Udal gestioa egingo lukeenik. Badago?
> Eskermila zure laguntzagatik.
>  
> Basaburuko Udala
> Benito Alberro Goņi
> Alkatea 
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago