[Librezale] Mediawiki babestu
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Abu 21, 11:24:58, CEST 2007
On 7/3/07, Arkaitz Zubiaga <arkaitz a bildua berritxarrak.net> wrote:
> pi(e)k dio:
> > wiki-a beti eta sarriago zaboorez betetzen ari da, ba al dago fororako akismet ipini zen bezala (por zierto oso ondo
> > doala esan behar) wiki-a babesteko modurik ?
> >
> MediaWikiren azken bertsioetan erabiltzaile anonimoek lehenengo
> aurreikuspena egin eta ondoren editatzea beharrezkoa izateko konfiguratu
> daiteke. Hau da, erabiltzaile anonimoek bi pauso hauek burutu behar
> izateak roboten bidezko spam-a saihesten du. Hainbat Wikipediatan
> konfigurazio hau ipini dute (euskarazkoan momentuz ez behintzat), eta ez
> dakit zer moduzko emaitzak dituzten, baina aukera ona izan daiteke.
>
> Beste aukera bat Captcha erabiltzea da. Izen ematerakoan bandalismoa
> saihesteko Captcha erabiltzen du MediaWikik, suposatzen dut artikuluak
> aldatzerako ere aktibatu daitekeela.
>
> Spam-a robotek egindakoa bada, lehen aukerarekin nahikoa izan daiteke,
> baina eskuz egindakoa bada Captcharena hobe...
Bata ala bestea, baina ahal bezain pronto jarri beharrekoa deritzot,
azkenaldian spam urakanak iristen baitira wikira.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago