[Librezale] [Fwd: Udal kudeaketarako soft librea]

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Abu 13, 18:09:30, CEST 2007


Kaixo,

Lehenik eta behin udal bat software librearen eta euskararen aldeko
apustua egiten ikustea benetan poztekoa dela azpimarratu nahi nuke.
Zorionak!

Udal gestioko softwareari buruz, egia esan ez dakit zein itxurako
aplikazioa den eta zein ezaugarri eta funtzionalitate izan behar
dituen. Software librean denetik daukagu baina nire uste apalean
gestioko aplikazioen eremuan (eta gehienbat enpresa txiki eta ertainek
erabiltzen duten software-motaren alorrean) apurtxo bat hankamotz
geratzen gara.

Gestiorako ezagutzen ditudan aplikazio bakarrenetakoak Bulmagés[1] eta
Abanq[2] dira. Biak software libreko aplikazioak izan arren, bigarrena
eskuratzeko ordaindu egin behar da (libre izateak ez baitu esan nahi
doakoa denik). Euskaraz dauden? Ez dut uste, inoiz ez ditut probatu
baina ziurrenik lokalizatzeko aukera badutela. Hori bai, lan
gehigarria litzake zuen kasuan...

Ea ba zorterik daukazuen eta bilatzen zabiltzatena topatzen duzuen.
Edonola ere, jakizue edozein bulegotan erabiltzen diren aplikazio
nagusiak software librean badaudela eta (ia?) guztiak euskaraz.

Ondo segi,

Julen.

[1] http://bulmages.bulma.net
[2] http://abanq.org

On 8/10/07, Ibon Igartua <i.igartua a bildua euskalnet.net> wrote:
>
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Ayuntamiento de Basaburua <basaburua a bildua sip2000.es>
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
> Date: Wed, 08 Aug 2007 13:02:04 +0200
> Subject: Udal kudeaketarako soft librea
>
>
> Kaixo, egun on:
> Basaburuko Udalean informatikako azpiegitura berritzea goaz eta software
> librea eta euskeraz dagoenaren atzetik gabilz.
> Ez dugu aurkitzen Udal gestioa egingo lukeenik. Badago?
> Eskermila zure laguntzagatik.
>
> Basaburuko Udala
> Benito Alberro Gońi
> Alkatea


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago