[Librezale] Nola eginten diren itzulpenak

pi pi
Ost, Maiatza 24, 10:20:14, CEST 2006


Jon Legarrea-(e)k esan zuen:
> >> euskaraketan lagundu nahi dutenei tailer praktikoak emateko
> 
> beno, gaur zerrenda gainetik irakurtzen nenbilen ta honekin topatu naiz. Nik
> euskaldun berria naiz ta ez daukat trebezia haundirik baina nahiko nuke
> norbaitek azaltzen didan nolan egiten den erabiltzeko gettext, kbabel eta po
> eta pot ta guzti hori zeren ez dakit garbi ta argi nolan egin behar dut
> itzultzeko programaren bat.
> 


Kaizoo


Librezaleko tikian [1] itzulpenak egiteko gida bat izan daitekeena idazten hasi nauk 
(oraindik ez diat aspeel pasa beraz inor ez lepora botatzeko ortografia akatsengatik), ez 
dago ez gutxiagorik ere osatua baina abiapuntu bat izan daiteke.

Denen artean apur bat fintzen joateko eta tikia zerbaitetarako erabiltzeko aukera ona izan 
daiteke, hala ere badaezpada hemen itsasten dut, ea zer iruditzen zaizuen. Norbaitek 
akatsik ikusi, falta den zerbait edo ideiarik badu nahi izan ezkero sar ditzala zuzenean 
wikian edo bestela bidaltzeko zerrendara.

ala...



Terminologia:

gettext: GNU internazionalizazio liburutegia hizkuntz aniztetako programak egiteko sarri
erabilia.

pot fitxategia: hau programaren iturburuan dator (normalean) eta itzuli behar diren kateen
zerrenda bat da formatu jakin batetan (jatorrizko hizkuntzan bakarrik),

po fitxategiak: Hau itzulpena bera da, hizkuntz bakoitzak fitxategi bat behar du (euskara
kasuan eu.po), ez balego pot fitxategitik sor daiteke.

Orain adibide bat, programa bakoitzak gauzak bere aldera egiten ditu baina kasu bat bidea
apur bat argitu naian.

Lehenengo gauza itzuli nahi duzun programa aukeratzea da. adibidean amule, emulen 
oinarritutako sistema guztietarako parez pareko bezeroa (amule.org)

Gero begiratu garatzaile taldeak internazionalizazio edo lokalizazio zerrendarik edo 
kontaktu modurik duen eta han itzulpena egiteko asmoaren berri eman, honek garatzaileekin 
harremanetan jarriko dizu gomendio edo laguntza behar baduzu ere eta beste norbaitek lana 
hasi badu harekin harremanetan jarriko zaitu.

Adibidean bai i18n (internazionalizazio) foro bat dago kasu honetan, amule i18n foroa

Orain pot fitxategia lortu behar duzu, normalean horretarako iturburu paketea deskargatu 
eta despaketatu ondoren po karpetan aurkituko duzu pot fitxategia.

Kasu honetan garatzaileek dana erosoago egiteko foroan bera ipintzen dute (proba egin nahi 
baduzu hemen dago source_string.po izenpean, baita itzulpen zaharragoekin batzeko egin 
beharreko argibideak, euskarazko azken fitxategia beti hemen azken mezuan uzten dut)

Orain badezu fitxategi bat lan egiteko, fitxategi hori kbabel, po-edit edo nahiago 
duzunaren bitartez itzuli (hau luzeago esplikatu behar da)

Gero gauza po fitxategi hori probatzeko momentua dator horretarako gettext paketeko msgfmt 
erabiliko dugu, hau po fitxategi horretatik aplikazioak ulertzen duen mo fitxategia 
sortzeko erabiltzen da formatu honetan:

msgfmt -v -c -o mo-fitxategia.mo po-fitxategia.po


mo fitxategi hori normalean (debian-en beintzat baina banaketaz banaketa alda daiteke) 
/usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ karpetan aplikazio_izena.mo bezala gorde behar da (kasu 
honetan amule.mo).

Orain aplikazioa berriz irekitzerakoan itzulpen berria erabiliko du




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago