[Librezale] Nola eginten diren itzulpenak
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
As, Maiatza 23, 14:12:54, CEST 2006
> beno nik indagatzen jarraituko diat, baina gauza bat, nolan egin
> dituzuen zeren proiektoak bada?
> phpbb firefox ...
phpBB-k testu editore arrunt batekin alda daitezken PHP fitxategiak
erabiltzen ditu itzulpen bakoitzeko. Hainbat web-bidezko aplikaziok
sistema bera erabiltzen dute, naiz eta fitxategien estruktura ezberdina
izaten den kasuz kasu, ez da izaten oso zaila zelan dabilen eta eskua
non sartu behar den ikustea.
Mozilla familiako programek bere sistema propio bat darabilte ere, baina
hau askoz konplexuagoa. lana errazteko lehen Moztranslator izeneko
programa bat erabiltzen zen, orain ordea gehiengoak formatu berezi hori
eta PO formatu estandarraren artean konbertsioak egiten dituen
programatxo batzuk erabiltzen ditu, eta itzulpena bera PO formatua
itzultzeko tresnekin egiten du (Kbabel...)
Itzulpena bera gauza bat da, baina badago ere kontutan hartzeko beste
gai bat: Itzulpenaren ofizialtasuna.
Ez luke balio handirik zure itzulpena ez badago proiektu nagusiari
nolabait lotua. phpBB-ren itzulpena egin nuenean adibidez, gai hau ez
nuen kontutan hartu, ez nuen proiektu nagusia abisatu eta nire
ahaleginaz gain beste batzuk ere sortu ziren. Azkenean "phpBB Espaņa"
izeneko talde batek hartu zuen Euskarazko bertsioa mantentzeko ardura
ofizialki. Nahiz eta, nik dakidala, ordutik ez duten ezer egin .
Mozillakoak oso zorrotzak dira gai honekin eta itzulpen bat kudeatzeko
tramiteak bete behar dira, arduradun gisa pertsona bakarra onartzen
dute, CVS sistemaren bidez bidali behar zaie lana... Honek badu
zergatia, alde batetik itzulitako bertsioa hizkuntza originalekoak duen
kalitate bera izatea bermatzea, itzulpen batek berezko arazoak sor
litzazke hankasartzeren bat badago (eta nahita arazoren bat sortu duenik
ere egon da). Bestalde jabetza intelektual kontuak ere badaude tartean,
proiektu libre bat izanda ere gai honek afektatzen du, eta proiektu
bakoitzak bere modura egiten dio aurre.
Ofizialtasunaren kontuarekin proiektu gehienetean ez dute askorik
eskatzen, itzulpen bat jasotzeaz pozten dira eta ez dute trabarik jartzen.
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago