[Librezale] Nola eginten diren itzulpenak

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Al, Maiatza 22, 23:58:18, CEST 2006


Aupa Jon

> horregatik ondo legoke tailer praktiko bat zerrendan zeren nik 
> iruneatarra naiz ta normalean ezin diat bileretara joan.

Mikelek aipatzen duen hitzaldi horretan niri apaizaren sermoia botatzea 
dagokit. Ni praktikan aritu naizenean beste metodo batzuk erabili izan 
ditudalako (nagusiki testu editore arrunt batekin itzultzea zeuden 
hizkuntza fitxategi ez estandarrak, eta nire aurka jarri zen arte 
Moztranslator zaharra), hortaz nik ere ez dizut azalduko nola egiten den 
PO bidezko itzulpen bat, horretan zu bezain galduta nabil.

Baina biok eskertuko dugun azalpen hori heldu bitartean agian Iruņako 
Hacklabetik pasatzea ez litzateke ideia txarra, oker ez banago handik 
inoiz pasatzen diren batzuk eskua sartu diote ere itzulpenen kontuari.

http://www.hackresi.net/ (Antza orain ez dabil, inork badaki momentuko 
gauza ala ezer serioagoa den?)

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago