[Librezale] asanbladako aktak [ETORKIZUNA]
Mikel Olasagasti
hey_neken
Al, Maiatza 22, 13:29:55, CEST 2006
Kaixo!
> > ETORKIZUNA
> > ----------
> >
> > Librezalen gauden guztiokin proiektu berriren bat bilatu dezakegu.
> >
>
> Ez zakiat baina lehenik mozilla (firefox/thunderbird) proiektuaren jarraipena ziurtatu beharko genukeelakoan negok,
> ibon-en azkenengo mezuetan nahiko nahasia dagoela iruditzen zait beraz agian beste ezer egin baino lehen norbaitek
> ibon lagundu beharko luke honetan... Ibon: edo oker negok ?
>
> > Agian Bermeotarrek dokumentazioarekin egin nahi dutenaren inguruan edo
>
> Norbaitek dokumenatzioa egitea nahiago badu eta debian proiektuan lagundu nahi ezkero, badago bidean geratu zitzaidan
> debian instalazio gidaliburuaren euskaraketa erdi eginik, norbait euskaraketa egin/eguneratzeko prest egon ezkero nik
> ez diat arazorik berau gero debian-en banatzeko egin ebharrekoak egiteko (nahiago izan ezkero dokumenatzio hori po
> fitxategi bidez egin daiteke)
>
> > Hey_nekenek aspell-en lortzen ari diren aurrerapenen inguruan...
> >
>
> Hau ez da Hey_neken-en proiektua beste batena baizik (oraintxe ez dut izena eskura) eta pertsona horrek esan zidanez
> IXA taldeak udararako ezer egiten ez balu martxan jarriko zuen proeiktua berriz.
Enuen aipatu nire proiektua zenik.. ez gaizki ulertu :)
Bai, egia da, udarako ez badute ezer ateratzen, egindako lanarekin
aurrera jarraituko omen du a.fernandezek... pena da IXA taldekoek
zerbait esan harte horren proiektu onak kalea ikutu dezan zai egon
beharra... :(
>
> > Jordik pakete txikitxoak euskaratzea errazagoa dela eta gehiago
>
> Ni horretan ere ados negok, jendeari pakete txikiak euskaratzeko aukera ematea lortuko bagenu agian batzu gero sar
> zitezkeen proeiktu handiagotan.
>
> > motibatzen duela dio. Jendea ados agertzen da. Baina badaude programa
> > handiak ere (Gnome, OpenOffice) eta jende eta taldeen artean
> > koordinatzea behar da.
>
> Hori horrela da baina ez dut batere argi ikusten nola koordinatu, gauzak bere aldetik eta "opakotasunean" egitea
> gustatzen zaion jendearekin proiektu batzuen buru...
>
> >
> > Itzulmeeting bat ere egin genezake, ondoko helburuak lortzeko:
> > euskaraketan gabiltzan pertsona, talde eta enpresak biltzeko;
> > euskaraketan lagundu nahi dutenei tailer praktikoak emateko; eta abar.
> > Itzulmeeting-aren ideia Iruņean egin zen Hackmeeting-ean sortu zen
> > euskarazko software libreari buruzko mahai inguru batetan.
>
> Ideia ona da, baina ez dut argiegi ikusten nola lortu hori proiektu handi bat sartu gabe (kde, gnome, oo...) proiektu
> txikiak bakoitzak bere "xelebretasunak" dituzte eta horiek gauza handiago batetan bateratzea ez da batere erraza.
>
> Jendea gerturatzeko beste aukera bat pootle edo antzeko zerbait muntatzea izango litzateke (Hey_neken mundurat
> zerbiztarian hori posible izango zen?) google-k bere webgunerakin egiten duenaren antzerkoa zerbait...
Bai. Printzipioz bai :)
>
> >
> > Frantziarrek, Italiarrek eta Katalanek software itzulpena nola egiten
> > duten eztabaidatzen da. Ez dakigu nola antolatzen diren. Jendea bere
> > kabuz ahal duen heinean kontu hauetaz informatzen saiatzea adosten dugu.
>
> Hau ez zakiat baina Debian-en frantziar itzulpen taldeko kide batekin nahiko harreman daukat beraz asti apur bat
> dudanean galdetuko.
Primeran. Nik GNUko kideei galdetuko diet :)
>
> >
> > Itzulmeeting-az aparte kamixeta batzuk ere egin genitzake. FSFko
> > kamixetak euskaratu ditzakegu "Software Librea. Gizarte Askea". Koloreei
> > buruz hobeto ez bagara hasten bazkaltzeko ordua heldu da eta... ;-)
>
> Nik kamisetak nahi ditu nire debian kamiseta gixajoak nahiko zaharkiturik bait ditut ;)
Nik nirea txiki... edo beno, kupela handi.. bitako bat ;)
Ondo izan!
--
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.mundurat.net Mundurat Sarea
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: application/pgp-signature
Neurria: 191 bytes
Azalpena: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da
Url : http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20060522/dd1e9f9e/attachment.bin
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago