[Librezale] asanbladako aktak [ETORKIZUNA]
pi
pi
Al, Maiatza 22, 11:28:32, CEST 2006
> ETORKIZUNA
> ----------
>
> Librezalen gauden guztiokin proiektu berriren bat bilatu dezakegu.
>
Ez zakiat baina lehenik mozilla (firefox/thunderbird) proiektuaren jarraipena ziurtatu beharko genukeelakoan negok,
ibon-en azkenengo mezuetan nahiko nahasia dagoela iruditzen zait beraz agian beste ezer egin baino lehen norbaitek
ibon lagundu beharko luke honetan... Ibon: edo oker negok ?
> Agian Bermeotarrek dokumentazioarekin egin nahi dutenaren inguruan edo
Norbaitek dokumenatzioa egitea nahiago badu eta debian proiektuan lagundu nahi ezkero, badago bidean geratu zitzaidan
debian instalazio gidaliburuaren euskaraketa erdi eginik, norbait euskaraketa egin/eguneratzeko prest egon ezkero nik
ez diat arazorik berau gero debian-en banatzeko egin ebharrekoak egiteko (nahiago izan ezkero dokumenatzio hori po
fitxategi bidez egin daiteke)
> Hey_nekenek aspell-en lortzen ari diren aurrerapenen inguruan...
>
Hau ez da Hey_neken-en proiektua beste batena baizik (oraintxe ez dut izena eskura) eta pertsona horrek esan zidanez
IXA taldeak udararako ezer egiten ez balu martxan jarriko zuen proeiktua berriz.
> Jordik pakete txikitxoak euskaratzea errazagoa dela eta gehiago
Ni horretan ere ados negok, jendeari pakete txikiak euskaratzeko aukera ematea lortuko bagenu agian batzu gero sar
zitezkeen proeiktu handiagotan.
> motibatzen duela dio. Jendea ados agertzen da. Baina badaude programa
> handiak ere (Gnome, OpenOffice) eta jende eta taldeen artean
> koordinatzea behar da.
Hori horrela da baina ez dut batere argi ikusten nola koordinatu, gauzak bere aldetik eta "opakotasunean" egitea
gustatzen zaion jendearekin proiektu batzuen buru...
>
> Itzulmeeting bat ere egin genezake, ondoko helburuak lortzeko:
> euskaraketan gabiltzan pertsona, talde eta enpresak biltzeko;
> euskaraketan lagundu nahi dutenei tailer praktikoak emateko; eta abar.
> Itzulmeeting-aren ideia Iruņean egin zen Hackmeeting-ean sortu zen
> euskarazko software libreari buruzko mahai inguru batetan.
Ideia ona da, baina ez dut argiegi ikusten nola lortu hori proiektu handi bat sartu gabe (kde, gnome, oo...) proiektu
txikiak bakoitzak bere "xelebretasunak" dituzte eta horiek gauza handiago batetan bateratzea ez da batere erraza.
Jendea gerturatzeko beste aukera bat pootle edo antzeko zerbait muntatzea izango litzateke (Hey_neken mundurat
zerbiztarian hori posible izango zen?) google-k bere webgunerakin egiten duenaren antzerkoa zerbait...
>
> Frantziarrek, Italiarrek eta Katalanek software itzulpena nola egiten
> duten eztabaidatzen da. Ez dakigu nola antolatzen diren. Jendea bere
> kabuz ahal duen heinean kontu hauetaz informatzen saiatzea adosten dugu.
Hau ez zakiat baina Debian-en frantziar itzulpen taldeko kide batekin nahiko harreman daukat beraz asti apur bat
dudanean galdetuko.
>
> Itzulmeeting-az aparte kamixeta batzuk ere egin genitzake. FSFko
> kamixetak euskaratu ditzakegu "Software Librea. Gizarte Askea". Koloreei
> buruz hobeto ez bagara hasten bazkaltzeko ordua heldu da eta... ;-)
Nik kamisetak nahi ditu nire debian kamiseta gixajoak nahiko zaharkiturik bait ditut ;)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago