[Librezale] asanbladako aktak [ostalaritza]
pi
pi
Iga, Maiatza 21, 23:02:05, CEST 2006
Txopi-(e)k esan zuen:
>
> OSTALARITZA
> -----------
>
> Munduratera eta Pausumediara joan gaitezke. Pausumediakoek inundazioa
> izan dute lokalean, zerbitzaria beste lokal batetan badago ere.
> Hey_neken-ek Mundurateko aukera azaltzen du.
>
> Guk oraingoz behar duguna 4 posta zerrenda dira, 2 datubase eta 120 Mb.
> Hey_neken-ek Munduraten sartzeko arazorik ez dagoela dio. Azaltzen
> duenez, Mundurat-en zerbitzari berria Madrileko xsto.info-n jarriko dela
> dio, oraindik ziur-ziurra ez bada ere. Munduraten ez da kuotarik
> jartzen. Kontzertuekin eta abar diru haina lortu da orain arte.
Migrazio zerbiztari berrira egingo zen zuzenean edo lehenego zaharrera ?
>
> Txopik dio Librezaleren eta Munduraten arteko erlazioa argi geratu behar
> dela. Librezaleren ostalaritza enpresa batetan balego argi edukiko
> genuke. Munduraten bagaude, taldearen "filosofia" hori zein den jakin
> beharko genuke. Hey_neken-ek Munduraten historia azaltzen du azkar-azkar
> eta bere helburu soziala agertzen du. Barruko taldeak asanblearioak izan
> behar dira, helburu sozial bat izatea eta elkarlana egiteko prest
> egotea. Jendea bere kontura dabil baina ez da hori Munduratetik egin
> nahi dena. Laster asanblada bat egongo da zerbitzari berrian
> sartutakoan, eta talde guztiak fisikoki bildu nahi dira.
Datarik ipinia al dago honetarako ?
>
> Jendeak ondo ikusten du eta Librezale Munduraten sartzea erabakitzen da.
>
Ados ni ere honekin
> Teknikoki egin beharrekoak: Hey_neken-ek FTP kontu bat ematen dela
> azaltzen du eta horren bitartez prestatzen dira webguneko gauzak.
> Foroekin zer egin eztabaidatzen da baina momentuz dena dagoen bezala
> jartzea adosten da. Ibon arduratuko dela dio, Txopik wordpress-eko zatia
> egingo badu ere.
>
HAu aprobetxatuaz nik orrialde pare bat gehitu nahiko nituzke, Xfce eta debian
instalatzailearenak orri sinple batzu proiektua argitu euskaraketa
egoera esan eta argazkitxo batzuekin. Inor eskeintzen ez bada orriak nik egingo nituzke.
Beste aldetik inork ez badu ezer egin nahi horretan mailman-en orrialdea kendu egingo
niake ez bait dut oraingoz beintzat euskaraketa eguneratzeko asmorik..
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago