[Librezale] Batzarrari buruzko infoa
Mikel Olasagasti
hey_neken
Ast, Mar 23, 15:45:31, CET 2006
Kaixo!
(...)
>
> 1.- Ostatua:
>
> Hemen hiru aukera nabarmen daude:
>
> * Gauden bezala jarraitzea (20 eusko x 12 hilabete = 240 eusko urtean). Aukera bat da eta ez txarra prezioa niri beintzat poso merkea iruditzen bait zait.
>
> * Mundurat: Hemen mundurat-ek ostalari egitearen bueltan zer nahi duen argitu beharko luke, elkar laguntzeko aukera ezberdinak daude, bai housing-aren zati bat pagatu, teknikoki kudeaketan lagundu, zerbait euskaratzeaz ere hitzegin zen... Irteera hau ona izan daiteke, beti taldeak nahiz elkar lan egin bateratzen ez diren bitartean (ez nago taldeak guztiz bateratzearen alde).
Ea, munduratek, printzpioz, trukean, konpromezua besterik ez luke
eskatuko.
Konpromezua, zertarako? Asanbladetan parte hartzeko, kable bat bota
behar denean, botatzeko, hitzaldiretxon bat emateko, Sarean dauden
proiektuek gehien erabiltzen diren aplikazioak itzulteko agian... ez
dakit, printzipioz horrelako gauzak, besterik ez. Ez dirurik, ez
derrigortasunik.
Ni ere enago proiektuak fusionatzearen alde, batez ere, bakoitzak bere
hildoa jorratzen duelako. Mundurat Sareak dohako kalitatezko zerbitzu
eta laguntzak bertan dauden proiektuei, eta librezalek, kalitatezko
euskeraketak. Ezin batu ;)
Edozein duda edo izanez gero, Apirilaren 1an bilbon munduratek batzarra
izango du, eta bertara gonbidatuak zaudete (edo galdetzera zuzenan :P).
Ala ere honi buruzko info geyo bidaliko gaur ez bada biyar (tokia, ordua
eta...)
>
> * Zerbiztari propioa: Hau noski irteera egokiena izango litzateke baina diru handia eskatuko luke 1000 euskotik gora asteko eta gero housing bat (txopik esandakoa ez dut oroitzen zenbat zen baina hilabetean 100 eusko inguru izan daitezke lasai asko), honek makinaren kontrol osoa emango liguke eta ez zen arazorik egongo edozein gauza muntatzeko (pootle zerbitzari bat?) ezta gauzen tamainarekin.
>
> Niretzat nahiz gustokoena hirugarrena izan ekonomikoki librezale bezala zerbitzari bat mantentzea zail iruditzen zait, noski diru publikorik eskatzeko aukera ikutzen ez den bitartean (eta ez dut gustoko). Mundurat-ekin elkar-lana irteera nahiko dexentea da, baina horretarako talde horrek zer eskaintzeko aukera duen eta bueltan zer eskatzen duten jakin behar da. Bestea gauden moduan jarraitzea, ziurrenik errazena da (diru kopuru hori urtean ez dut arazo bezal ikusten) baina kontratuaren muga teknikoak beste gauza batzuek muntatzeko (orain edo beranduago) arazo bat izan daitezke. Wikian ikusi dut pausumedia ere eskaini zela (oraintxe ezin dut posta errepasatu) eta ez dut kontutan izan txapa idaztekoan (hemen zehazki zer eskaintzen zuten?)
>
>
(...)
Ondo segi!
--
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.mundurat.net Mundurat Sarea
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: application/pgp-signature
Neurria: 191 bytes
Azalpena: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da
Url : http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20060323/2cdaac41/attachment.bin
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago