[Librezale] Batzarrari buruzko infoa
rakentz
rakentz
Ost, Mar 15, 13:51:59, CET 2006
Apa!
Niri ere ez zait oso ondo etortzen asteburu hori, ezta 8koa ere ez.
Aste santutik aurrera arazorik ez.
Ongi izan!
Xabi.
----- Original Message -----
From: "pi" <pi a bildua beobide.net>
To: <Librezale a bildua librezale.org>
Sent: Wednesday, March 15, 2006 10:59 AM
Subject: Re: [Librezale] Batzarrari buruzko infoa
Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
> pi wrote:
> >
> > Al lorito ziurrenik ezingo dut joan :! kanariasea noa (lanera), oraindik
> > ez didate data ziurtatu baina diurdienez aste bukaera hori han egongo
> > nauk saretxo bat muntatzen.
>
>
> jende gutxi garela, eta ikusita txopi ez dagoela eta agian pi ere ez
> dagoela, beste data bat planteatu genezake, ezta?
>
> aurreko bileran 25-a jarri genuen hostaliako fatura hilearen hasieran
> pasatuko zigutela uste genuelako ... hostaliakoa momentuz ez da arazoa,
> dirua daukagulako, beraz ez dago arazorik beste egun batean egiteko ...
>
> zer iruditzen zaizue? proposamenik?
>
Ba horixe konfirmatu dela eta niretzat ezinezko da data hori. Aste bukaera
hori eta hurrengoa kanpoan negok hortik aurrera arazorik ez.
Beste alde batetik data mantentzea besteentzat errazagoa balitz nik ez dut
arazorik ikuste baina horretarako nork joateko asmoa duen jakin beharko
litzateke, hau da zerrendakideen artean zein sentitzen dira librezaleren
asanblada joateko bezala proiektuan inplikaturik, zerrendak harpidedun pila
bait ditu baina gero zerbait egiteko momentuan asko ez dira agertzen, ez dut
"entzuleen" aurka ezer bakarrik "taldekide" zenbat eta zein sentitzen diren
jakin beharko genuke erabakaiak ahal den moduan kolektibo osoak har ditzan.
Beste alde batetik data hori izan edo ez gauzak argitzen joateko momentua
ailatzen dela uste dut beraz oinarri bezala wikiko gaiak jarraituaz hemen
nire eritziak:
1.- Ostatua:
Hemen hiru aukera nabarmen daude:
* Gauden bezala jarraitzea (20 eusko x 12 hilabete = 240 eusko urtean).
Aukera bat da eta ez txarra prezioa niri beintzat poso merkea iruditzen bait
zait.
* Mundurat: Hemen mundurat-ek ostalari egitearen bueltan zer nahi duen
argitu beharko luke, elkar laguntzeko aukera ezberdinak daude, bai
housing-aren zati bat pagatu, teknikoki kudeaketan lagundu, zerbait
euskaratzeaz ere hitzegin zen... Irteera hau ona izan daiteke, beti taldeak
nahiz elkar lan egin bateratzen ez diren bitartean (ez nago taldeak guztiz
bateratzearen alde).
* Zerbiztari propioa: Hau noski irteera egokiena izango litzateke baina diru
handia eskatuko luke 1000 euskotik gora asteko eta gero housing bat (txopik
esandakoa ez dut oroitzen zenbat zen baina hilabetean 100 eusko inguru izan
daitezke lasai asko), honek makinaren kontrol osoa emango liguke eta ez zen
arazorik egongo edozein gauza muntatzeko (pootle zerbitzari bat?) ezta
gauzen tamainarekin.
Niretzat nahiz gustokoena hirugarrena izan ekonomikoki librezale bezala
zerbitzari bat mantentzea zail iruditzen zait, noski diru publikorik
eskatzeko aukera ikutzen ez den bitartean (eta ez dut gustoko).
Mundurat-ekin elkar-lana irteera nahiko dexentea da, baina horretarako talde
horrek zer eskaintzeko aukera duen eta bueltan zer eskatzen duten jakin
behar da. Bestea gauden moduan jarraitzea, ziurrenik errazena da (diru
kopuru hori urtean ez dut arazo bezal ikusten) baina kontratuaren muga
teknikoak beste gauza batzuek muntatzeko (orain edo beranduago) arazo bat
izan daitezke. Wikian ikusi dut pausumedia ere eskaini zela (oraintxe ezin
dut posta errepasatu) eta ez dut kontutan izan txapa idaztekoan (hemen
zehazki zer eskaintzen zuten?)
2. Librezale.org domeinua
Hau erraza duk, inor kargu egiteko eskaintzen ez bada ni egin nahiteke honen
kargu (librezalek dirua badu ordaintzeko eta bestela nik ordainduko).
4. Etorkizuna:
asmoak / proiektu berriak
* Egindako itzulpenen itzulpen-memorien errepositorioa
Honekin ados hau egin behar da eta ahalik eta azkarren.
* Euskaratutako Software Librearen katalogoa
Hau ideia ona da ere baina kudeatzeko ez dut ain erraza ikusten (bestela
begiratu ehu-ren sof katalogoari)
* "Software librea, herri askea" kamiseta egiteko proposamena
Hau bai da dirua ateratzeko era erraz bat, eta inoiz egin ez ditugunez
saltzeko arazo handiegirik ez genuke izango, arazoa nik gai honetaz ideiarik
ez dudala, hori bai egingo balira batzuk geratuko nituzke nik familian
banatzeko (eta nahiko gara familian)
* Pootle zerbitzaria. Hau eta ostalariarekin zer pasatzen den erabaki
ondoren nire ideia pertsonal bat da, guk (edo ingurukoek) eginiko lan
guztiak batzeko era erraz bat izan daiteke.
Bueno eta hau da dana gutxi gora behera zerbatetaz eritztia eman gabe utzi
dudala uste baduzue edo zerbiti buruzko eritzia ez dela argi geratu eta
lasaiago zehaazten saiatuko.
ala..
PD: Asambladara deialdia egin al zen foroan ? Agian norbaitek proeiktura
gerturatzeko momentua aprobetxa lezake.
_______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.org
http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Texto añadido por Panda Client Shield:
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de
correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para
reclasificarlo: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_532&SPAM=true
---------------------------------------------------------------------------------------------------
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago