[Librezale] Elkarteen kudeaketarako aplikazioa

joseba@euskalerria.org joseba
As, Mar 21, 10:45:32, CET 2006


>Iepa berrize
>
>Galdera gehiago dauzkat...
>Noiz daukazue pentsatuta liberatzea softwarea? Nortzuk zarete? Inolako
>sostengurik eskeintzen duzue edozein arazoren aurrean? Pantaila
>argazkirik? Euskaraz gain hizkuntza gehiago onartzen ditu programak?
>
>Eskerrik asko,
>
>Julen.


Kaixo Julen,

ea galderak erantzuten dizkizudan

Programa hori karrera bukaerako proiektu baten ondorioa da, ni fakultatean
irakasle naiz, eta orain dela hainbat urte karrera bukatzeko Aitor
Sarriegiri proposatu genion proiektua. Proiektuaren emaitza zuzendariarena
eta ikaslearena izan ohi da, baina ikasleari eman genion berak nahi izan
ezkero enpresa bat monta zezan. Ez zuen horrelakorik egin, baina kopia
batzuek saldu eta instalatu zituen. Gaur egun bera irakasle da, eta ez du
programarekin ezer egiteko denborarik... Horregatik liberatu dezan
konbentzitu nahian nabil, eta hala egingo duela esan dit. Baina hiru
bertsio diferente dauzkanez, bertsio txukunena aukeratu eta hori liberatu
nahi omen du. Ez dakit zenbat denbora pasako duen hori egiten, nik presa
sartu nahi diot, eta agian prozesua azkartzea lortuko dut. Oraingoz gauzak
horrela daude, baina oso azkar aldatuko dira (horretan saiatuko naiz...)

Programa euskaraz eta kastellanoz dabil.

Ondo segi,
Joseba.
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago