[Librezale] Elkarteen kudeaketarako aplikazioa

Julen julenx
Ost, Mar 15, 12:12:37, CET 2006


On 3/14/06, Joseba <joseba a bildua euskalerria.org> wrote:
> Jatorrizko mezua: data: al., 2006-03-13 19:47 +0100, egilea: Julen
>
> Ea bada, Programa hau munduan dagoen onena da, sinplea, erabilterreza
> eta ahaltsua. Microtxoft guindowsen gainean dabil (oraingoz), visual
> Basic bidez garatuta dago, eta Office-ko datu basea erabiltzen du
> (bazkideak, elkarteko materiala, bodegakoa, egindako kontuak eta abar
> kudeatzeko). Datu basea ondo diseinatuta dauka, kontua egiterakoan
> edukiak kontrolatzeko gaitasuna ere badauka, horrela faltak baleude,
> egun horretan zein ibili den kontuan hartuz, faltak norenak izan
> daitezkeen ere esan dezake aplikazioak... Bedegaren
> kontrolatzailearentzat ere modulo berezia dauka.
>
> Hard aldetik ez dauka inolako behar berezirik. Sistemaren inprimagailuan
> inprimatzen du eta saguarekin dabil (pantaila taktila ere onartzen du,
> jakina!). Zarauzko arranon instalatuta dago pentium 2 zahar batean
> (w98!) eta ederki dabil. Programa honen antzeko batzuek ere badaude,
> baina gehienak honen kopia txarrak dira (je,je,je)
>
> Nik  zalantza bat daukat: liberatzerakoan officeko datu basea erabiltzea
> arazo izan ote daitekeen... (eta visual basic ere beste problematxo bat
> da)
>
> Ondo segi,
> Joseba.

Iepa berrize

Galdera gehiago dauzkat...
Noiz daukazue pentsatuta liberatzea softwarea? Nortzuk zarete? Inolako
sostengurik eskeintzen duzue edozein arazoren aurrean? Pantaila
argazkirik? Euskaraz gain hizkuntza gehiago onartzen ditu programak?

Eskerrik asko,

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago