[Librezale] Batzarrari buruzko infoa

pi pi
Ost, Mar 15, 10:59:06, CET 2006


Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
> pi wrote:
> > 
> > Al lorito ziurrenik ezingo dut joan :! kanariasea noa (lanera), oraindik ez didate data ziurtatu baina diurdienez aste bukaera hori han egongo nauk saretxo bat muntatzen.
> 
> 
>  jende gutxi garela, eta ikusita txopi ez dagoela eta agian pi ere ez
> dagoela, beste data bat planteatu genezake, ezta?
> 
>  aurreko bileran 25-a jarri genuen hostaliako fatura hilearen hasieran
> pasatuko zigutela uste genuelako ... hostaliakoa momentuz ez da arazoa,
> dirua daukagulako, beraz ez dago arazorik beste egun batean egiteko ...
> 
>  zer iruditzen zaizue? proposamenik?
> 

Ba horixe konfirmatu dela eta niretzat ezinezko da data hori. Aste bukaera hori eta hurrengoa kanpoan negok hortik aurrera arazorik ez.

Beste alde batetik data mantentzea besteentzat errazagoa balitz nik ez dut arazorik ikuste baina horretarako nork joateko asmoa duen jakin beharko litzateke, hau da zerrendakideen artean zein sentitzen dira librezaleren asanblada joateko bezala proiektuan inplikaturik, zerrendak harpidedun pila bait ditu baina gero zerbait egiteko momentuan asko ez dira agertzen, ez dut "entzuleen" aurka ezer bakarrik "taldekide" zenbat eta zein sentitzen diren jakin beharko genuke erabakaiak ahal den moduan kolektibo osoak har ditzan.

Beste alde batetik data hori izan edo ez gauzak argitzen joateko momentua ailatzen dela uste dut beraz oinarri bezala wikiko gaiak jarraituaz hemen nire eritziak:

1.- Ostatua:

Hemen hiru aukera nabarmen daude:

* Gauden bezala jarraitzea (20 eusko x 12 hilabete = 240  eusko urtean). Aukera bat da eta ez txarra prezioa niri beintzat poso merkea iruditzen bait zait.

* Mundurat: Hemen mundurat-ek ostalari egitearen bueltan zer nahi duen argitu beharko luke, elkar laguntzeko aukera ezberdinak daude, bai housing-aren zati bat pagatu, teknikoki kudeaketan lagundu, zerbait euskaratzeaz ere hitzegin zen... Irteera hau ona izan daiteke, beti taldeak nahiz elkar lan egin bateratzen ez diren bitartean (ez nago taldeak guztiz bateratzearen alde).

* Zerbiztari propioa: Hau noski irteera egokiena izango litzateke baina diru handia eskatuko luke 1000 euskotik gora asteko eta gero housing bat (txopik esandakoa ez dut oroitzen zenbat zen baina hilabetean 100 eusko inguru izan daitezke lasai asko), honek makinaren kontrol osoa emango liguke eta ez zen arazorik egongo edozein gauza muntatzeko (pootle zerbitzari bat?) ezta gauzen tamainarekin. 

Niretzat nahiz gustokoena hirugarrena izan ekonomikoki librezale bezala zerbitzari bat mantentzea zail iruditzen zait, noski diru publikorik eskatzeko aukera ikutzen ez den bitartean (eta ez dut gustoko). Mundurat-ekin elkar-lana irteera nahiko dexentea da, baina horretarako talde horrek zer eskaintzeko aukera duen eta bueltan zer eskatzen duten jakin behar da. Bestea gauden moduan jarraitzea, ziurrenik errazena da (diru kopuru hori urtean ez dut arazo bezal ikusten) baina kontratuaren muga teknikoak beste gauza batzuek muntatzeko (orain edo beranduago) arazo bat izan daitezke. Wikian ikusi dut pausumedia ere eskaini zela (oraintxe ezin dut posta errepasatu) eta ez dut kontutan izan txapa idaztekoan (hemen zehazki zer eskaintzen zuten?)



2. Librezale.org domeinua

Hau erraza duk, inor kargu egiteko eskaintzen ez bada ni egin nahiteke honen kargu (librezalek dirua badu ordaintzeko eta bestela nik ordainduko).

4. Etorkizuna:

asmoak / proiektu berriak

    * Egindako itzulpenen itzulpen-memorien errepositorioa

	Honekin ados hau egin behar da eta ahalik eta azkarren.

    * Euskaratutako Software Librearen katalogoa

	Hau ideia ona da ere baina kudeatzeko ez dut ain erraza ikusten (bestela begiratu ehu-ren sof katalogoari)

    * "Software librea, herri askea" kamiseta egiteko proposamena 

	Hau bai da dirua ateratzeko era erraz bat, eta inoiz egin ez ditugunez saltzeko arazo handiegirik ez genuke izango, arazoa nik gai honetaz ideiarik ez dudala, hori bai egingo balira batzuk geratuko nituzke nik familian banatzeko (eta nahiko gara familian)

    * Pootle zerbitzaria. Hau eta ostalariarekin zer pasatzen den erabaki ondoren nire ideia pertsonal bat da, guk (edo ingurukoek) eginiko lan guztiak batzeko era erraz bat izan daiteke.


Bueno eta hau da dana gutxi gora behera zerbatetaz eritztia eman gabe utzi dudala uste baduzue edo zerbiti buruzko eritzia ez dela argi geratu eta lasaiago zehaazten saiatuko.


ala..

PD: Asambladara deialdia egin al zen foroan ? Agian norbaitek proeiktura gerturatzeko momentua aprobetxa lezake.














Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago