[Librezale] Elkarteen kudeaketarako aplikazioa

Joseba joseba
As, Mar 14, 11:32:01, CET 2006


Jatorrizko mezua: data: al., 2006-03-13 19:47 +0100, egilea: Julen

> Kaixo Joseba.
> 
> Posible izango al zenuke kontu hau gehiago zehaztea mesedez? Nolakoa
> den programa, zein hardware behar den (edota zein hardwaretan erabil
> daitekeen), zein sistematarakoa den, ... Asko interesatzen zait kontu
> hau, izan ere nire elkartean kontuak eramateko holako soluzio baten
> bila dabiltza.
> Eskertuko nuke ba edozein xehetasun.
> 
> Eskerrik asko ta ondo izan.
> 
> Julen.

Ea bada, Programa hau munduan dagoen onena da, sinplea, erabilterreza
eta ahaltsua. Microtxoft guindowsen gainean dabil (oraingoz), visual
Basic bidez garatuta dago, eta Office-ko datu basea erabiltzen du
(bazkideak, elkarteko materiala, bodegakoa, egindako kontuak eta abar
kudeatzeko). Datu basea ondo diseinatuta dauka, kontua egiterakoan
edukiak kontrolatzeko gaitasuna ere badauka, horrela faltak baleude,
egun horretan zein ibili den kontuan hartuz, faltak norenak izan
daitezkeen ere esan dezake aplikazioak... Bedegaren
kontrolatzailearentzat ere modulo berezia dauka.

Hard aldetik ez dauka inolako behar berezirik. Sistemaren inprimagailuan
inprimatzen du eta saguarekin dabil (pantaila taktila ere onartzen du,
jakina!). Zarauzko arranon instalatuta dago pentium 2 zahar batean
(w98!) eta ederki dabil. Programa honen antzeko batzuek ere badaude,
baina gehienak honen kopia txarrak dira (je,je,je) 

Nik  zalantza bat daukat: liberatzerakoan officeko datu basea erabiltzea
arazo izan ote daitekeen... (eta visual basic ere beste problematxo bat
da)

Ondo segi,
Joseba.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago