[Librezale] Asanblada deialdia [hosting]
^pi^
pi
Al, Ots 6, 11:19:48, CET 2006
Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
>
> Bileratxoaren laburpena egiten saiatuko naiz ... han egondakoak
> zuzendu/hobetu dezakezue noski :)
>
> Nortzuk bildu ginen: pi, Osoitz, Arkaitz, Txopi, Rakentz, Iker eta Ibon
>
> Gaiordena: Zuharrek ateak itxi egin dituela, Librezale.org-en
> hosting-ari irtenbide bat emon behar zaio
>
> Gure asmoa da denbora nahikoarekin deitutako asanblada batean denon
> artean erabakitzea hostatuarekin zer egingo dugun. Horretarako hilabete
> pare bat behar ditugu, deialdia egiteko, gaiordena erabakitzeko, etabar.
>
> Gaur egun webgunea Hostalian dago, baina Zuharrek zeukan pakete handi
> baten barruan, beste hainbat bezeroen webguneekin batera. Osoitz
> Hostaliakoekin hitzegin behar dut galdetzeko ia posiblea den bi
> hilabetez edo, pakete txiki batera pasatzea. Hau posiblea baldin bada,
> denon artean pagatuko genuen hostatua, beste leku batera migrazioa
> gauzatu arte.
>
> Hostalian jarraitzea posiblea ez bada, premiazko migrazio bat egin
> beharko genuke. Bi aukera ditugu. Mundurat.net-ek beraien makina eskeini
> zigun librezale.org hostatzeko. Bestalde pi-k ere bere etxeko makina
> eskeini zigun hilabete batzutarako baldin bada. Eskertzekoak dira pi eta
> mundurat.net-eko eskeintzak.
Aupa gauzatxo bat esateko bakarrik nik apache beharrean zerbitzarian apache2 dut, honek ez du arazorik sortuko ezta ?
Eta makina behar bezainbeste denbora eskeintzen dut baina luzarora "profesionalagoa" da beste irtenbide bat erabiltzea.
--
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago