[Librezale] Asanblada deialdia

Ibon Igartua i.igartua
Al, Ots 6, 01:32:21, CET 2006


 Bileratxoaren laburpena egiten saiatuko naiz ... han egondakoak
zuzendu/hobetu dezakezue noski :)

 Nortzuk bildu ginen: pi, Osoitz, Arkaitz, Txopi, Rakentz, Iker eta Ibon

 Gaiordena: Zuharrek ateak itxi egin dituela, Librezale.org-en
hosting-ari irtenbide bat emon behar zaio

 Gure asmoa da denbora nahikoarekin deitutako asanblada batean denon
artean erabakitzea hostatuarekin zer egingo dugun. Horretarako hilabete
pare bat behar ditugu, deialdia egiteko, gaiordena erabakitzeko, etabar.

 Gaur egun webgunea Hostalian dago, baina Zuharrek zeukan pakete handi
baten barruan, beste hainbat bezeroen webguneekin batera. Osoitz
Hostaliakoekin hitzegin behar dut galdetzeko ia posiblea den bi
hilabetez edo, pakete txiki batera pasatzea. Hau posiblea baldin bada,
denon artean pagatuko genuen hostatua, beste leku batera migrazioa
gauzatu arte.

 Hostalian jarraitzea posiblea ez bada, premiazko migrazio bat egin
beharko genuke. Bi aukera ditugu. Mundurat.net-ek beraien makina eskeini
zigun librezale.org hostatzeko. Bestalde pi-k ere bere etxeko makina
eskeini zigun hilabete batzutarako baldin bada. Eskertzekoak dira pi eta
mundurat.net-eko eskeintzak.

 Dagoeneko, Asanbladari data jartzen hasi gaitezke ... bileran data hau
atera zen, baina beste proposamenak ere onartzen dira ...

 * Martxoak 25 (Larunbata)

 Lekua: ??

 Gaiordena, wikian osatu dezakegu denon artean:
 http://www.librezale.org/tiki/tiki-index.php?page=GaiOrdena


agurrak,

		ibon




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago