[Librezale] Asanblada deialdia

rakentz rakentz
Ast, Ots 2, 16:38:18, CET 2006


Aupa jente!
Lehenik, librezalegaitik egin dutena konturan hartuz, Zuharren amaieragaitik
pena azaldu nahiko nuke. Milesker.
Bestalde esan krisi garaiak aldaketak garaiak direla (gehiegi entzuten den
esaldia) eta agian txopik dioen norabideaz  hitzegiteko momentu egokia dela.
Ni azalduko naiz, ordua berdin dit. Lekua zehaztu beharko genuke.
Gainera gertuago bizi naiz jada eta ez diat pi-taxia beharko.


----- Original Message ----- 
From: "^pi^" <pi a bildua beobide.net>
To: <Librezale a bildua librezale.org>
Sent: Thursday, February 02, 2006 3:28 PM
Subject: Re: [Librezale] Asanblada deialdia


Mikel Olasagasti-(e)k esan zuen:
> Ieu!
> > Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
> > > Kaixo!
> > >
> > > Hasteko, pena Zuharren amaierari buruz berri jakitea...
> > >
> > > Ondoren, esan, betiko moduan, BCN-an egonda (ez luzerako), ezingo
> > > dudala
> > > bilerara joan, baina librezaleren alde laguntzeko prest aurkezten dut
> > > nire burua.
> > >
> > > Hare gehiago, Txupetek esan duen bezala, Mundurat-eko zerbitzarian
> > > nahi
> > > adina leku egiteko ez genuke izango inongo arazorik, aldi baterako edo
> > > betirako.
> >
> > Hitzegingo dugu bai, baina hainbeste proiektu elkar ikutu eta laguntzen
> > direla ikusita, indar gehientzuenak batzen dituen zerbait sortzea
> > egokiena
> > izango litzatekeela ematen du.
> >
> > Ez dakit noiz, ez non, ez nork, ez nola, baina zer deritzozue tankera
> > honetako bideak aztertzeari? Proiektu bakoitza desberdina da noski,
> > baina
> > pertsona askok leku desberdin hauetan behin eta berriz elkar topatzen
> > dugula ikusirik, nolabaiteko eskuartzea mesedegarria izango zela ez
> > duzue
> > uste?
> >
> > Galdera bat besterik ez da. Ez dut inor urduri jartzerik nahi :-)
> > EuskalIRC+Librezale+Mundurat talde autonomo eta asanbleario batek
> > sekulako
> > indarra izango lukeela ez duzue uste? Hasteko, zerbitzari(ar)en
> > administrazioa asko erraztuko luke eta beste hainbat eta hainbat
> > abantaila
> > lortuko genituzke. Dena hitzegitea izango litzateke...
> >
> > Niri beti iruditu zait arras kuriosoa talde hauetako partaideok hain
> > maiz
> > elkar topo egitea, eta baita batzuen eta besteen zerbitzuak elkar ez
> > oztopatzeko behin baino gehiagotan urkoari begira egotea ere. Zergatik
> > ez
> > indarrak bildu eta hiru taldeon ideiak/proiektuak/zerbitzuak indartu
> > elkarrekin lan eginez? Beno, hiru aipatu ditut baina agian gai
> > berdintzuetan gabiltzan talde gehiago egongo dira...
>
> Ea, udan egin zen mundurat sareko batzar "kutre" hartan hasi ginen
> hitzegiten guzti honi buruz, baina nire distantziak gehienbat, hasierako
> bero haiek pixkat hoztu ziren.
>
> Betiko kontua da, urte askotan entzuten egon naizena, eta beti arritu
> nauena. Arrazoi duzu, lanak bikoiztu beharrean, denak integratu beharko
> lirateke, denen artean, modu asanblearioan gauzak aurrera ateratzeko.
> Nahi dutenek behintzat.
>
> Gure aldetik, hau da, Mundurat Sarearen aldetik, udako berotasun hura
> Martxoan errekuperatzekoak ginen (EHra bueltatzen naiz), batzar berri
> batera deituz, eta gauzak berriz martxan jarriz gure aldetik.
>

Ideia ez da txarra eta pena bat da ezin batzarrera etortzea ea txopi bilera
horretaz oroitzeko gai den. Ikusiko da baina aukera bat da gauzak dauden
lekuan uztea zu itzuli artean. edo ez? (noski housing-a pagatzen, zuhar-ek
aski egin duela gugatik)

Ni nire aldetik bai joango nauk hori bai eguerdirarte beraz gauzak ezin dira
gehiegi luzatu, edo agian lehenago gelditu?, ni azken aldian oso goiz
jaikitzen nauk berdin da astetartea edo astebukaera beraz ez zait batere
kostatzen 10-etarako bilbon egotea. Hori bai non zeaztu beharko zen.

Kotxez joango naizenez inor gizpuakoatik joatea pentsatzen badu nirekon joan
liteke interesgarri balitzaio.


ala...

-- 

_______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.org
http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org

___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago