[Librezale] Asanblada deialdia

^pi^ pi
Ast, Ots 2, 15:28:21, CET 2006


Mikel Olasagasti-(e)k esan zuen:
> Ieu!
> > Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
> > > Kaixo!
> > >
> > > Hasteko, pena Zuharren amaierari buruz berri jakitea...
> > >
> > > Ondoren, esan, betiko moduan, BCN-an egonda (ez luzerako), ezingo dudala
> > > bilerara joan, baina librezaleren alde laguntzeko prest aurkezten dut
> > > nire burua.
> > >
> > > Hare gehiago, Txupetek esan duen bezala, Mundurat-eko zerbitzarian nahi
> > > adina leku egiteko ez genuke izango inongo arazorik, aldi baterako edo
> > > betirako.
> > 
> > Hitzegingo dugu bai, baina hainbeste proiektu elkar ikutu eta laguntzen
> > direla ikusita, indar gehientzuenak batzen dituen zerbait sortzea egokiena
> > izango litzatekeela ematen du.
> > 
> > Ez dakit noiz, ez non, ez nork, ez nola, baina zer deritzozue tankera
> > honetako bideak aztertzeari? Proiektu bakoitza desberdina da noski, baina
> > pertsona askok leku desberdin hauetan behin eta berriz elkar topatzen
> > dugula ikusirik, nolabaiteko eskuartzea mesedegarria izango zela ez duzue
> > uste?
> > 
> > Galdera bat besterik ez da. Ez dut inor urduri jartzerik nahi :-)
> > EuskalIRC+Librezale+Mundurat talde autonomo eta asanbleario batek sekulako
> > indarra izango lukeela ez duzue uste? Hasteko, zerbitzari(ar)en
> > administrazioa asko erraztuko luke eta beste hainbat eta hainbat abantaila
> > lortuko genituzke. Dena hitzegitea izango litzateke...
> > 
> > Niri beti iruditu zait arras kuriosoa talde hauetako partaideok hain maiz
> > elkar topo egitea, eta baita batzuen eta besteen zerbitzuak elkar ez
> > oztopatzeko behin baino gehiagotan urkoari begira egotea ere. Zergatik ez
> > indarrak bildu eta hiru taldeon ideiak/proiektuak/zerbitzuak indartu
> > elkarrekin lan eginez? Beno, hiru aipatu ditut baina agian gai
> > berdintzuetan gabiltzan talde gehiago egongo dira...
> 
> Ea, udan egin zen mundurat sareko batzar "kutre" hartan hasi ginen
> hitzegiten guzti honi buruz, baina nire distantziak gehienbat, hasierako
> bero haiek pixkat hoztu ziren.
> 
> Betiko kontua da, urte askotan entzuten egon naizena, eta beti arritu
> nauena. Arrazoi duzu, lanak bikoiztu beharrean, denak integratu beharko
> lirateke, denen artean, modu asanblearioan gauzak aurrera ateratzeko.
> Nahi dutenek behintzat.
> 
> Gure aldetik, hau da, Mundurat Sarearen aldetik, udako berotasun hura
> Martxoan errekuperatzekoak ginen (EHra bueltatzen naiz), batzar berri
> batera deituz, eta gauzak berriz martxan jarriz gure aldetik.
> 

Ideia ez da txarra eta pena bat da ezin batzarrera etortzea ea txopi bilera horretaz oroitzeko gai den. Ikusiko da baina aukera bat da gauzak dauden lekuan uztea zu itzuli artean. edo ez? (noski housing-a pagatzen, zuhar-ek aski egin duela gugatik)

Ni nire aldetik bai joango nauk hori bai eguerdirarte beraz gauzak ezin dira gehiegi luzatu, edo agian lehenago gelditu?, ni azken aldian oso goiz jaikitzen nauk berdin da astetartea edo astebukaera beraz ez zait batere kostatzen 10-etarako bilbon egotea. Hori bai non zeaztu beharko zen.

Kotxez joango naizenez inor gizpuakoatik joatea pentsatzen badu nirekon joan liteke interesgarri balitzaio.


ala...

-- 




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago