[Librezale] Asanblada deialdia

Gafo Mundurat gafo
Ast, Ots 2, 16:49:41, CET 2006


^pi^ wrote:

>Mikel Olasagasti-(e)k esan zuen:
>  
>
>>Ieu!
>>    
>>
>>>Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
>>>      
>>>
>>>>Kaixo!
>>>>
>>>>Hasteko, pena Zuharren amaierari buruz berri jakitea...
>>>>
>>>>Ondoren, esan, betiko moduan, BCN-an egonda (ez luzerako), ezingo dudala
>>>>bilerara joan, baina librezaleren alde laguntzeko prest aurkezten dut
>>>>nire burua.
>>>>
>>>>Hare gehiago, Txupetek esan duen bezala, Mundurat-eko zerbitzarian nahi
>>>>adina leku egiteko ez genuke izango inongo arazorik, aldi baterako edo
>>>>betirako.
>>>>        
>>>>
>>>Hitzegingo dugu bai, baina hainbeste proiektu elkar ikutu eta laguntzen
>>>direla ikusita, indar gehientzuenak batzen dituen zerbait sortzea egokiena
>>>izango litzatekeela ematen du.
>>>
>>>Ez dakit noiz, ez non, ez nork, ez nola, baina zer deritzozue tankera
>>>honetako bideak aztertzeari? Proiektu bakoitza desberdina da noski, baina
>>>pertsona askok leku desberdin hauetan behin eta berriz elkar topatzen
>>>dugula ikusirik, nolabaiteko eskuartzea mesedegarria izango zela ez duzue
>>>uste?
>>>
>>>Galdera bat besterik ez da. Ez dut inor urduri jartzerik nahi :-)
>>>EuskalIRC+Librezale+Mundurat talde autonomo eta asanbleario batek sekulako
>>>indarra izango lukeela ez duzue uste? Hasteko, zerbitzari(ar)en
>>>administrazioa asko erraztuko luke eta beste hainbat eta hainbat abantaila
>>>lortuko genituzke. Dena hitzegitea izango litzateke...
>>>
>>>Niri beti iruditu zait arras kuriosoa talde hauetako partaideok hain maiz
>>>elkar topo egitea, eta baita batzuen eta besteen zerbitzuak elkar ez
>>>oztopatzeko behin baino gehiagotan urkoari begira egotea ere. Zergatik ez
>>>indarrak bildu eta hiru taldeon ideiak/proiektuak/zerbitzuak indartu
>>>elkarrekin lan eginez? Beno, hiru aipatu ditut baina agian gai
>>>berdintzuetan gabiltzan talde gehiago egongo dira...
>>>      
>>>
>>Ea, udan egin zen mundurat sareko batzar "kutre" hartan hasi ginen
>>hitzegiten guzti honi buruz, baina nire distantziak gehienbat, hasierako
>>bero haiek pixkat hoztu ziren.
>>
>>Betiko kontua da, urte askotan entzuten egon naizena, eta beti arritu
>>nauena. Arrazoi duzu, lanak bikoiztu beharrean, denak integratu beharko
>>lirateke, denen artean, modu asanblearioan gauzak aurrera ateratzeko.
>>Nahi dutenek behintzat.
>>
>>Gure aldetik, hau da, Mundurat Sarearen aldetik, udako berotasun hura
>>Martxoan errekuperatzekoak ginen (EHra bueltatzen naiz), batzar berri
>>batera deituz, eta gauzak berriz martxan jarriz gure aldetik.
>>
>>    
>>
>
>Ideia ez da txarra eta pena bat da ezin batzarrera etortzea ea txopi bilera horretaz oroitzeko gai den. Ikusiko da baina aukera bat da gauzak dauden lekuan uztea zu itzuli artean. edo ez? (noski housing-a pagatzen, zuhar-ek aski egin duela gugatik)
>
>Ni nire aldetik bai joango nauk hori bai eguerdirarte beraz gauzak ezin dira gehiegi luzatu, edo agian lehenago gelditu?, ni azken aldian oso goiz jaikitzen nauk berdin da astetartea edo astebukaera beraz ez zait batere kostatzen 10-etarako bilbon egotea. Hori bai non zeaztu beharko zen.
>
>Kotxez joango naizenez inor gizpuakoatik joatea pentsatzen badu nirekon joan liteke interesgarri balitzaio.
>
>
>ala...
>  
>
Bueno, ba neu be ados nagoela aipatzen hasi zareten beste asuntu 
horretaz: Mundurat + Librezale + EuskalIRC. Nik ere uste dut horien eta 
agian beste batzuren artean talde autonomo bat sor daitekeela elkarri 
konplementatuz eta ondorioz indar handiagoa irabaziz eta lanak bikoiztea 
eragotziz. Aipatutako pasa den udako Mundurat Sarearen bilera hartan 
aipatu zen ezin genituela lanak bikoiztu indarrak xahutu besterik ez 
genuelako egingo eta beraz, onena izango zela elkarlana sustatzea. Ta 
bueno, aurrekoan Mikelekin hizketan egon nintzen eta aipatu genuen, 
agian elkarlana baino, talde bakar bat sortzea interesgarriagoa izan 
zitekeela ta pentsatu genuen martxoko azken asteburuan bilera bat egitea 
honetaz hausnartzeko. Agian bilera hori bera erabil daiteke aipatzen den 
talde autonomo honen inguruan inplikatuta gauden denon artean hitz 
egiteko. Ez dakit, baina proiektu handi eta potentea izan daiteke gauden 
proiektu txikiagoen onena hartu eta bakar bat osatzea. Ni horretaz 
eztabaidatzearen alde nago. Ez dakit larunbat honetako bileran bertan 
zeozer aipatuko den, baina nik behintzat ezin izango dut joan justu 
Gernikan egon behar baitut. Hala ere, kontutan izan, Mikelek esan duen 
bezala, Mundurat Sarea ere honetan parte hartzeko prest dagoela guk ere 
holakorik aipatu izan dugulako gure artean. Bueno, kontatuko diguzue zer 
jazotzen den bileran, eta bestela, ikusi beharko dugu aurrerago 
proiektuen batasunaren inguruko bilera hori egiteaz.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago