[Librezale] Asanblada deialdia
Mikel Olasagasti
hey_neken
Ast, Ots 2, 13:49:34, CET 2006
Ieu!
> Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
> > Kaixo!
> >
> > Hasteko, pena Zuharren amaierari buruz berri jakitea...
> >
> > Ondoren, esan, betiko moduan, BCN-an egonda (ez luzerako), ezingo dudala
> > bilerara joan, baina librezaleren alde laguntzeko prest aurkezten dut
> > nire burua.
> >
> > Hare gehiago, Txupetek esan duen bezala, Mundurat-eko zerbitzarian nahi
> > adina leku egiteko ez genuke izango inongo arazorik, aldi baterako edo
> > betirako.
>
> Hitzegingo dugu bai, baina hainbeste proiektu elkar ikutu eta laguntzen
> direla ikusita, indar gehientzuenak batzen dituen zerbait sortzea egokiena
> izango litzatekeela ematen du.
>
> Ez dakit noiz, ez non, ez nork, ez nola, baina zer deritzozue tankera
> honetako bideak aztertzeari? Proiektu bakoitza desberdina da noski, baina
> pertsona askok leku desberdin hauetan behin eta berriz elkar topatzen
> dugula ikusirik, nolabaiteko eskuartzea mesedegarria izango zela ez duzue
> uste?
>
> Galdera bat besterik ez da. Ez dut inor urduri jartzerik nahi :-)
> EuskalIRC+Librezale+Mundurat talde autonomo eta asanbleario batek sekulako
> indarra izango lukeela ez duzue uste? Hasteko, zerbitzari(ar)en
> administrazioa asko erraztuko luke eta beste hainbat eta hainbat abantaila
> lortuko genituzke. Dena hitzegitea izango litzateke...
>
> Niri beti iruditu zait arras kuriosoa talde hauetako partaideok hain maiz
> elkar topo egitea, eta baita batzuen eta besteen zerbitzuak elkar ez
> oztopatzeko behin baino gehiagotan urkoari begira egotea ere. Zergatik ez
> indarrak bildu eta hiru taldeon ideiak/proiektuak/zerbitzuak indartu
> elkarrekin lan eginez? Beno, hiru aipatu ditut baina agian gai
> berdintzuetan gabiltzan talde gehiago egongo dira...
Ea, udan egin zen mundurat sareko batzar "kutre" hartan hasi ginen
hitzegiten guzti honi buruz, baina nire distantziak gehienbat, hasierako
bero haiek pixkat hoztu ziren.
Betiko kontua da, urte askotan entzuten egon naizena, eta beti arritu
nauena. Arrazoi duzu, lanak bikoiztu beharrean, denak integratu beharko
lirateke, denen artean, modu asanblearioan gauzak aurrera ateratzeko.
Nahi dutenek behintzat.
Gure aldetik, hau da, Mundurat Sarearen aldetik, udako berotasun hura
Martxoan errekuperatzekoak ginen (EHra bueltatzen naiz), batzar berri
batera deituz, eta gauzak berriz martxan jarriz gure aldetik.
Beraz, Librezaleko batzarrean modu birtual edo espiritual hortan,
Mundurat sarea ere kontutan hartu (txupete ez badoa behintzat), eta
Txopi, ahal badezu, udan batzarrean eta ondoren hitz egin ziren kontuak
presente eduki :P
Besterik ez oraingoz, nere resaka ta ni lanean jarraitzera goaz :)
Ondo segi!
MiKeL
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago