[Librezale] Asanblada deialdia

Txopi txopi
Ast, Ots 2, 13:04:07, CET 2006


Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Hasteko, pena Zuharren amaierari buruz berri jakitea...
>
> Ondoren, esan, betiko moduan, BCN-an egonda (ez luzerako), ezingo dudala
> bilerara joan, baina librezaleren alde laguntzeko prest aurkezten dut
> nire burua.
>
> Hare gehiago, Txupetek esan duen bezala, Mundurat-eko zerbitzarian nahi
> adina leku egiteko ez genuke izango inongo arazorik, aldi baterako edo
> betirako.

Hitzegingo dugu bai, baina hainbeste proiektu elkar ikutu eta laguntzen
direla ikusita, indar gehientzuenak batzen dituen zerbait sortzea egokiena
izango litzatekeela ematen du.

Ez dakit noiz, ez non, ez nork, ez nola, baina zer deritzozue tankera
honetako bideak aztertzeari? Proiektu bakoitza desberdina da noski, baina
pertsona askok leku desberdin hauetan behin eta berriz elkar topatzen
dugula ikusirik, nolabaiteko eskuartzea mesedegarria izango zela ez duzue
uste?

Galdera bat besterik ez da. Ez dut inor urduri jartzerik nahi :-)
EuskalIRC+Librezale+Mundurat talde autonomo eta asanbleario batek sekulako
indarra izango lukeela ez duzue uste? Hasteko, zerbitzari(ar)en
administrazioa asko erraztuko luke eta beste hainbat eta hainbat abantaila
lortuko genituzke. Dena hitzegitea izango litzateke...

Niri beti iruditu zait arras kuriosoa talde hauetako partaideok hain maiz
elkar topo egitea, eta baita batzuen eta besteen zerbitzuak elkar ez
oztopatzeko behin baino gehiagotan urkoari begira egotea ere. Zergatik ez
indarrak bildu eta hiru taldeon ideiak/proiektuak/zerbitzuak indartu
elkarrekin lan eginez? Beno, hiru aipatu ditut baina agian gai
berdintzuetan gabiltzan talde gehiago egongo dira...

"Galdera zailak ziren baina ez zuretzat, maitez zaitut, maite zaitut!" - Gari

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago