[Librezale] Asanblada deialdia

Mikel Olasagasti hey_neken
Ast, Ots 2, 11:07:34, CET 2006


Kaixo!

Hasteko, pena Zuharren amaierari buruz berri jakitea...

Ondoren, esan, betiko moduan, BCN-an egonda (ez luzerako), ezingo dudala
bilerara joan, baina librezaleren alde laguntzeko prest aurkezten dut
nire burua.

Hare gehiago, Txupetek esan duen bezala, Mundurat-eko zerbitzarian nahi
adina leku egiteko ez genuke izango inongo arazorik, aldi baterako edo
betirako.

Beno, ba eskeintza kontutan hartua izango delakoan edo, zerrendari adi
egongo naiz :)

Ondo segi, eta animo!

MiKeL

> Aupa, 
> 
> Aspaldi ez dela asanblada bat deitu, eta oraingoan ezinbestekoa dugu.
> 
> Ezinbestekoa zergatik? Batzuk jada badakizue, Zuharrek ateak itxi ditu,
> eta Otsailak 11 baino lehenago orain arte Librezalek erabili duen
> zerbitzaria bajan emango da. (Erabakia "goi esferek" hartu dute, niri ez
> esan ezer epeen kontura mesedez).
> 
> Guk (Zuhar-ohi kideok) baditugu ideia batzuk, baina zein bide hartuko
> duen Librezalek asanbladari dagokio.
> 
> Has dadila data eta leku proposamenen jaia, hona nirea:
> 
> Larunbata 4 - Goizeko 11ak - Bilbo
> 
> Osoitz
> 
> 





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago