[Librezale] Softcatalerekin Elkarrizketa (1 puntua

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Abe 24, 13:11:11, CET 2006


On 12/21/06, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
>
> > 5 ¿Cuáles son los principales problemas que encuentra un usuario para disponer de un sistema totalmente en euskera?
>
> Que no existe :(
>
> hori ona izan duk,
>
> que normalmente el software traducido llega mas tarde que el de castellano o requiere ser instalado
> despues por lo que el ususario normalmente instala el software en castellano

Puntu honi buruz, adierazgarria iruditzen zait jende askoren
ezjakintasuna euskarazko softwarearen existentziaz. Softwarea euskaraz
badagoela jakitea lehenengo pausu bat da. Gero beste kontuak datoz,
hala nola ohiturak eta erosotasunak.

> > 11 ¿Está muy extendido el uso y la enseñanza del software libre en vuestras universidades?
>
> Ni ez nahiz asapaldian horrelako batetik pasa....

Ni pasatako ikastetxe eta institutuetan (badira urte batzuk) windows
eta office barra-barra. Betikoa, alegia.

EHUn irakaslearen araberakoa da software librearen erabilera. Askotan
ikasleok software librearekin lan egin nahi badugu trabak aurkitzen
ditugu: software konkretu eta itxi bat erabiltzera derrigortuak, beste
alternatibarik ezean. Oro har irakasleen (ez guztien) joera nagusia
windows + office ingurunetara mugatzen da. Hala ere azkenaldian
Firefox ugari ikus daiteke eta poztekoa da (ez euskaraz baina).
Zer esanik ez unibertsitatearen filosofiaz softwarearen inguruan:
software komertziala nahi adina, microsoftekin itunak, ... Aurten
behintzat Firefox jarri dute nabigatzeko alternatiba gisa eta zenbait
ordenagailutan ubuntu banaketak ere bai.
Edozein kasutan unibertsitateak software librearengan agertzen duen
interesa urria da. Adibidez, aurreko urtera arte notak internet bidez
kontsultatzeko IE erabili beharra zegoen derrigor (iturburu-kodea
ikusita URLa atera ezean).


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago