[Librezale] Zer moduz funtzionatzen dizue Xuxen-ek?
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
As, Abe 19, 11:50:21, CET 2006
Aupa,
Norbaitek probarik egin du Xuxen zuzentzailearekin idazten? Nabari da
euskarazko hiztegia dela, baina hitz asko falta zaizkiola dirudi. Ez dakit
nire arazoa den edo zuei ere gertatzen zaizuen. Hona esaldi hau Firefox-en
textarea baten idatzi dut:
'Gai horren inguruan gehiago idatzi izana arazoa da nire iritziz.'
Esaldi horretan 'inguruan', 'gehiago', 'izana' eta 'iritziz' terminoak
hiztegian ez baleude bezala gorriz azpimarratzen ditu. Orokorrean ondo
dabil, idazten ari naizen mezu honetan lau hitzok baitira arazoa ematen
didaten bakarrak, baina oinarrizkoak dira... Norbaitek esaldi hori idazten
probatzerik bai?
Arkaitz Zubiaga
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago