[Librezale] Xuxen - Eleka

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 21, 20:28:01, CET 2006


Mikel Olasagasti wrote:
> Kaixo guztioi!
> 
> Oraintxe egon naiz Elekakoekin hizketan. Mikel bezela deitu det, eta ez 
> librezale moduan, nahiz hauek ordezkaria ote naizen galdetu. Kontua da 
> erabakiak hartu ditzazkeen Iņaki Irazabalbeitia madrilen dagoela, eta 
> ondorioz bihar arte itxaron beharko dudala berarekin lizentziari buruz 
> hitz egiteko. Elkarrizketaren ondorioak:
> 
> a) GPLa zer den ez dakite ongi. GPL lizentziadun zerbait ezin omen da 
> saldu (arf). Beste lizentziarik ez da aipatu (CC hori librea zergatik ez 
> den azaltzeaz gain).
> b) Komentatu didate ez diela grazia egiten jendea IXA taldeari 
> presionatzen egotea hauek erabakirik hartu ezin dutenean.
> c) Edozer gauzari buruz hitz egiteko prest daude.
> 
> Gutxi gora behera hauek dira ateratako ondorioak. Gaur bitarteko epea 
> eskatu nuen aurrekoan sinadura bilketa egiteko, baina printzipioz beste 
> egun bat eskatuko nuke, eguardirarte, bihar Iņakirekin hitz egiteko. Ea 
> posible den behingoz Xuxen libre bat izatea... zuek esan!
> 

Nigatik ados. Horrela eskaria Olentzerorentzako oparen artean sartzeko 
garaiz gabiltza :-)

> Txistora asko jan dezutelakoan!

Saiatu naiz baina Bilbon talo bat jatea lan gogorra da. Azkenean 
betikoa, talo bakarra eta zagardo botila ugari :-D

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago