[Librezale] Xuxen - Eleka
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Ast, Abe 21, 16:57:22, CET 2006
Kaixo guztioi!
Oraintxe egon naiz Elekakoekin hizketan. Mikel bezela deitu det, eta ez
librezale moduan, nahiz hauek ordezkaria ote naizen galdetu. Kontua da
erabakiak hartu ditzazkeen Iņaki Irazabalbeitia madrilen dagoela, eta
ondorioz bihar arte itxaron beharko dudala berarekin lizentziari buruz
hitz egiteko. Elkarrizketaren ondorioak:
a) GPLa zer den ez dakite ongi. GPL lizentziadun zerbait ezin omen da
saldu (arf). Beste lizentziarik ez da aipatu (CC hori librea zergatik ez
den azaltzeaz gain).
b) Komentatu didate ez diela grazia egiten jendea IXA taldeari
presionatzen egotea hauek erabakirik hartu ezin dutenean.
c) Edozer gauzari buruz hitz egiteko prest daude.
Gutxi gora behera hauek dira ateratako ondorioak. Gaur bitarteko epea
eskatu nuen aurrekoan sinadura bilketa egiteko, baina printzipioz beste
egun bat eskatuko nuke, eguardirarte, bihar Iņakirekin hitz egiteko. Ea
posible den behingoz Xuxen libre bat izatea... zuek esan!
Txistora asko jan dezutelakoan!
Ondo izan!
MiKeL
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago