[Librezale] Xuxen - Eleka
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Or, Abe 22, 12:51:35, CET 2006
Aupa!
Jaso dut erantzuna postaz:
"Mikel, mila esker erantzuteagatik. Orain kanpotik nabil eta
urtarrilaren 8rarte ez naiz bulegoan bueltan izango. Orduan hitz egingo
dugu nahi baduzu. Jakizu, dena den, ez dugula printzipiozko arrazoirik
GPL lizentzia jartzeko Xuxeni, baina auzi patxadaz aztertu nahi dugula.
Inaki"
Azken esaldia ondo dago!? Ez, ezta?! Edo eztakit zer pentsatu...
Beno, zerrendak hitz egin dezala. Zer egiten dugu?
Ondo izan,
MiKeL
> Kaixo guztioi!
>
> Oraintxe egon naiz Elekakoekin hizketan. Mikel bezela deitu det, eta ez
> librezale moduan, nahiz hauek ordezkaria ote naizen galdetu. Kontua da
> erabakiak hartu ditzazkeen Iņaki Irazabalbeitia madrilen dagoela, eta
> ondorioz bihar arte itxaron beharko dudala berarekin lizentziari buruz
> hitz egiteko. Elkarrizketaren ondorioak:
>
> a) GPLa zer den ez dakite ongi. GPL lizentziadun zerbait ezin omen da
> saldu (arf). Beste lizentziarik ez da aipatu (CC hori librea zergatik ez
> den azaltzeaz gain).
> b) Komentatu didate ez diela grazia egiten jendea IXA taldeari
> presionatzen egotea hauek erabakirik hartu ezin dutenean.
> c) Edozer gauzari buruz hitz egiteko prest daude.
>
> Gutxi gora behera hauek dira ateratako ondorioak. Gaur bitarteko epea
> eskatu nuen aurrekoan sinadura bilketa egiteko, baina printzipioz beste
> egun bat eskatuko nuke, eguardirarte, bihar Iņakirekin hitz egiteko. Ea
> posible den behingoz Xuxen libre bat izatea... zuek esan!
>
> Txistora asko jan dezutelakoan!
>
> Ondo izan!
>
> MiKeL
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago