[Librezale] Xuxen -> Gunea prest

Arkaitz Zubiaga arkaitz a bildua berritxarrak.net
As, Abe 19, 14:41:32, CET 2006


Ibon Igartua(e)k dio:
>
>  ez da testuaren tamainagatik (ctrl+0 sakatuta berdin ikusten dut)  ...
> testu eremuen barruan doan testuaren tamainarena baizik ... agian
> lehenetsita daukadan letra tipoaren araberakoa izan daiteke!
>

Formularioko 'input' horiek size="30" parametroa daukate; horrek esan nahi
du 30 karaktereri dagokion zabalera hartzen duela testu koadro horrek, eta
hori erabiltzaile bakoitzak konfiguratuta daukan letra tamainaren menpekoa
da.

Nik size="30" hori kendu eta class="testua" moduko parametro bat jarriko
nioke, eta ondoren css kodean '.testua' klaseari pixeletan zehaztutako
zabalera jarriko nioke (oker ez banago 202px). Beste bide errazago batzuk
daude, input[type=text] esate baterako, baina ez dabiltza IEn :S



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago