[Librezale] Xuxen-en gunea
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Abe 19, 00:09:59, CET 2006
Mikel Olasagasti wrote:
> Kaixo!
>
> Aldatzeko intentzioaren berri nik posta bat dut, titulu pertsonalera,
> eta IXA taldeko batek emana (ia bi aste beranduago). Berak argi dio
> aldaketa hau egitea ez dagoela bere esku, eta oraindik bere erantzunaren
> zai nago jakiteko noren esku dagoen...
>
> Kontua da, printzipioz idatzian predispozio hori erakusten dutela
> (pribatuan behintzat), baina zer gertatuko da inor ez bada kexatzen?
> Zuzenean kaleratu eta gezurra bota dute, eta lasai geratu direla dirudi,
> oraindik erreakziorik ez bada egon. Benetan argi edukiko balute, zenbat
> denbora behar dute pare bat .zip gehiago egiteko!?
>
> Nik argi esan det beste mezuren batean intentzioa ez dela pistola
> batekin joan eta aldatzera behartzea, baina bai ongi idatzitako testu
> konsensuatu batek egindako presioa jasan dezaten. Printzipioz nire
> inpostuekin egindako zerbait da, eta ondorioz ze gutxiago nire
> diruarekin zer egin eta ez egin esatea baino ez? Kasu egiteko
> predispozioa badute, eta guk eskatzen badiegu, zein da arazoa? Bildurtu
> egingo ditugu?
>
> Portzierto, kuriositatea daukat blog hortan 4 askatasunen argumentuari
> buelta emateko gai izango ote diren edo benetan gezurra bota dutela
> esango duten (ez diot modu despektiboan, baina datuak hor daude, eta
> oraingoz gezurra da).
>
> Ondo izan
>
>> teketen-(e)k esan zuen:
>>> Aipatutako guztiarekin ados egonda ere, esteken kolorearen Arkaitzen
>>> proposamenarekin ere, nere duda bakarra zera da, erakutsitako jarrera ona
>>> ikusirik era honetako ekimen bat beharrezkoa dugu kasu honetan? Hau da,
>>> egiteko intentzioa edo (behintzat entzuteko intentzioa [1]) azaldu dutelarik
>>> era honetako ekimenak gauzak okerrago daudenerako erabiltzea ez litzateke
>>> hobe?
>> Lehenik eta bein nik ez dudala inon argitaraturik ikusi lizentzia aldatzea pentsatzen ari
>> direnik.
>
>> Bigarrena eta garrantzitsuena lizentzia arrazoi bategaik ipini dute, ez da kasualitatea
>> beraz eta enpresa batek (eleka kasu honetan) bere lanaren askatasunari murrizpenak ipintzen
>> dizkionen ez du lizentzia ulertu ez duelako egiten noizbait nolabait murrizpen horrek dirua
>> irabazi ahal izango duela espero duelako baizik.
>>
>> Egia esateko ez dut esperantza handirik lizentzia aldatuko dutenik ekimen honek sor
>> liezaieken presioa medio baina argi duana inor kexatzen ez bada ez dutela aldatuko.
>>
>> Nire ustetan aurrera jaraitu behar da
Ni behintzat guztiz ados nago Mikelek dioenarekin. Eskari bat jasotzea
ez lukete txarto hartu behar. Ekimen honekin nire ustez bi helburu
lortzen ditugu:
- Elekak librea aurkeztu duena askoz libreagoa izan daitekeela eta (gure
ustetan) izan beharko lukeela ezagutaraztea.
- Eta horrekin batera, beraiek egindako esfortzuari ezer kendu gabe,
errespetu osoz, Xuxen benetan librea egin nahi badute hurrats egokia
emateko eskatzea.
Eta sinadura bilketa honekin, sinadura bilketa guztietan bazala, guk
bezala uste duten guztiei jakinarazteko tresna bat ematen diegu. Ondo
ezta? Nik baietz uste dut.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago