[Librezale] Xuxen-en gunea

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Al, Abe 18, 23:11:53, CET 2006


Kaixo!

Aldatzeko intentzioaren berri nik posta bat dut, titulu pertsonalera,
eta IXA taldeko batek emana (ia bi aste beranduago). Berak argi dio
aldaketa hau egitea ez dagoela bere esku, eta oraindik bere erantzunaren
zai nago jakiteko noren esku dagoen...

Kontua da, printzipioz idatzian predispozio hori erakusten dutela
(pribatuan behintzat), baina zer gertatuko da inor ez bada kexatzen?
Zuzenean kaleratu eta gezurra bota dute, eta lasai geratu direla dirudi,
oraindik erreakziorik ez bada egon. Benetan argi edukiko balute, zenbat
denbora behar dute pare bat .zip gehiago egiteko!?

Nik argi esan det beste mezuren batean intentzioa ez dela pistola
batekin joan eta aldatzera behartzea, baina bai ongi idatzitako testu
konsensuatu batek egindako presioa jasan dezaten. Printzipioz nire
inpostuekin egindako zerbait da, eta ondorioz ze gutxiago nire
diruarekin zer egin eta ez egin esatea baino ez? Kasu egiteko
predispozioa badute, eta guk eskatzen badiegu, zein da arazoa? Bildurtu
egingo ditugu?

Portzierto, kuriositatea daukat blog hortan 4 askatasunen argumentuari
buelta emateko gai izango ote diren edo benetan gezurra bota dutela
esango duten (ez diot modu despektiboan, baina datuak hor daude, eta
oraingoz gezurra da).

Ondo izan

> teketen-(e)k esan zuen:
> > Aipatutako guztiarekin ados egonda ere, esteken kolorearen Arkaitzen
> > proposamenarekin ere, nere duda bakarra zera da, erakutsitako jarrera ona
> > ikusirik era honetako ekimen bat beharrezkoa dugu kasu honetan? Hau da,
> > egiteko intentzioa edo (behintzat entzuteko intentzioa [1]) azaldu dutelarik
> > era honetako ekimenak gauzak okerrago daudenerako erabiltzea ez litzateke
> > hobe?
> 
> Lehenik eta bein nik ez dudala inon argitaraturik ikusi lizentzia aldatzea pentsatzen ari 
> direnik.

> Bigarrena eta garrantzitsuena lizentzia arrazoi bategaik ipini dute, ez da kasualitatea 
> beraz eta enpresa batek (eleka kasu honetan) bere lanaren askatasunari murrizpenak ipintzen 
> dizkionen ez du lizentzia ulertu ez duelako egiten noizbait nolabait murrizpen horrek dirua 
> irabazi ahal izango duela espero duelako baizik.
> 
> Egia esateko ez dut esperantza handirik lizentzia aldatuko dutenik ekimen honek sor 
> liezaieken presioa medio baina argi duana inor kexatzen ez bada ez dutela aldatuko.
> 
> Nire ustetan aurrera jaraitu behar da
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.mundurat.net Mundurat Sarea
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20061218/efd9cc41/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago