[Librezale] Xuxen-en gunea

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Al, Abe 18, 15:30:10, CET 2006


Kaixo!
> Aaai, "ez ikutu" jartzen duenean ikutzen dugun bezala,  kasu hauetan
> ezinezkoa izaten da ez zabaltzea :)
>   
Jeje. Bai, ala izaten da... baina oraingoan itxoin eo hurrengoan eskuak 
mozten dizkit :D
>   
>> Kontutan hartu edo eztabaidatu beharrekoak:
>> - Diseinua hobeto daiteke jeje. Enaiz diseinatzailea eta hortik gune
>> minimalista. Norbaitek kolorerik edo jarri nahi badio (estekei adibidez)
>> eskertuko nuke css kodea ;)
>>     
>
> Bueno, ni saiatuko nintzateke behinik behin estandarrak betetzen eta
> orrialdeak balida dezala. Ikusten dudanez xhtml 1.1 dtd-a dago
> ezarrita eta horren arabera, esate baterako, loturek ezin dute target
> atributurik izan (erabiltzaileak kontrolatu behar baitu edukia nola
> bistaratu nahi duen). Adibide bat besterik ez da, baina w3c-ren
> balidatzailearekin erraz konpon daitezke "txikikeria" horiek.
> Kodea pasaz gero egingo nituzke aldaketatxo horiek, oinarrizko css
> estilo-orri bat sortzearekin batera.
>   
Mea culpa. Firefox-en html tidy extentsioak arazork ez zegoela esate 
zidan, baina gero ez dut frogatu benetako zuzentzailearekin. Zuzenduta 
arazoak :)
>   
>> - Epe bat jartzen degu sinaketena amaitzeko?
>> - Formulario biak gune bakarrean egotea jendea nahastu dezake?
>> - Sinatzaile asko badaude gunea moteldu daiteke. Printzipioz denak
>> erakusten ditugu, ta sinadura bilketa oso exitosoa bada lehen 25ak edo
>> erakutsi ta zerrenda osora esteka bat jarri daiteke adibidez.
>>     
>
> Beharbada nik guztia orrialde berean erakutsiko nuke. Hau da,
> manifestua dagoen orrialdean bertan sinatzeko aukera izatea, zuzeneko
> pausu bat bailitzan. Gero, azken X sinatzaileak bistaratuko nituzke
> eta lotura baten bitartez zerrenda osoa erakusteko aukera emango nuke.
> Lehenengo orrialdean, hori bai, guztira sinatutakoen kopurua erakustea
> ondo legoke.
>   
Aukera interesgarria. Banatu egin det manifestua eta sinatzearena, agian 
gehiagok irakurriko dutelakan itxu itxuan sinatu beharrean edo... baina 
ez dakit...

Zenbatek sinatu duten dagoeneko jartzen du.
>   
>> Eta hauetaz gain beste edozer bada, esan :)
>>
>> Ah! 3. parrafoa pixkat aldatu degu txopi eta nik goizean, oraindik
>> publikatu ez denez, irakurri eta betikoa, zerbait bada, idatzi!
>>     
>
> Bai, informazioa osatze aldera, testuan agertzen diren iturrietara
> loturak jarriko nituzke (packages.gentoo.org [1]).
>   
CC lizentziara ere?
> Horretaz gain, aipatu ixa-ren blogean Iņaki Alegriak "azalpen"
> erantzun bat eman duela [2] gaur bertan.
>   
Erantzuna jaso ere bueltan

Ondo izan,

MiKeL



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago