[Librezale] Xuxen-en gunea
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 18, 15:01:51, CET 2006
On 12/18/06, Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net> wrote:
> Kaixo,
Atzaldeon !
> Beno, larunbatean amaitzekoa nintzena gaur amaitu det. EZ ZABALDU
> ORAINDIK :)
> http://www.librezale.org/xuxen
Aaai, "ez ikutu" jartzen duenean ikutzen dugun bezala, kasu hauetan
ezinezkoa izaten da ez zabaltzea :)
> Kontutan hartu edo eztabaidatu beharrekoak:
> - Diseinua hobeto daiteke jeje. Enaiz diseinatzailea eta hortik gune
> minimalista. Norbaitek kolorerik edo jarri nahi badio (estekei adibidez)
> eskertuko nuke css kodea ;)
Bueno, ni saiatuko nintzateke behinik behin estandarrak betetzen eta
orrialdeak balida dezala. Ikusten dudanez xhtml 1.1 dtd-a dago
ezarrita eta horren arabera, esate baterako, loturek ezin dute target
atributurik izan (erabiltzaileak kontrolatu behar baitu edukia nola
bistaratu nahi duen). Adibide bat besterik ez da, baina w3c-ren
balidatzailearekin erraz konpon daitezke "txikikeria" horiek.
Kodea pasaz gero egingo nituzke aldaketatxo horiek, oinarrizko css
estilo-orri bat sortzearekin batera.
> - Epe bat jartzen degu sinaketena amaitzeko?
> - Formulario biak gune bakarrean egotea jendea nahastu dezake?
> - Sinatzaile asko badaude gunea moteldu daiteke. Printzipioz denak
> erakusten ditugu, ta sinadura bilketa oso exitosoa bada lehen 25ak edo
> erakutsi ta zerrenda osora esteka bat jarri daiteke adibidez.
Beharbada nik guztia orrialde berean erakutsiko nuke. Hau da,
manifestua dagoen orrialdean bertan sinatzeko aukera izatea, zuzeneko
pausu bat bailitzan. Gero, azken X sinatzaileak bistaratuko nituzke
eta lotura baten bitartez zerrenda osoa erakusteko aukera emango nuke.
Lehenengo orrialdean, hori bai, guztira sinatutakoen kopurua erakustea
ondo legoke.
> Eta hauetaz gain beste edozer bada, esan :)
>
> Ah! 3. parrafoa pixkat aldatu degu txopi eta nik goizean, oraindik
> publikatu ez denez, irakurri eta betikoa, zerbait bada, idatzi!
Bai, informazioa osatze aldera, testuan agertzen diren iturrietara
loturak jarriko nituzke (packages.gentoo.org [1]).
Horretaz gain, aipatu ixa-ren blogean Iņaki Alegriak "azalpen"
erantzun bat eman duela [2] gaur bertan.
> Ondo izan!
>
> MiKeL
Gero arte,
Julen.
[1] http://packages.gentoo.org/search/?sstring=myspell
[2] http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/eu-spell-xuxen-software-libre-gisa-eskainia-eta-software-librean-integratua#comment2
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago